Troodos (grezieraz: Τρόοδος, ˈtɾooðos ahoskatua; turkieraz: Trodos Dağları) Zipreko mendikaterik zabalena da, uhartearen erdialdean dagoena. Mendikateko mendirik altuena Olinpo mendia da, 1.952 metro eta eskirako aproposak diren lau malda dituena.

Troodos
Datu orokorrak
Mendirik altuenaOlinpo
Garaiera1.952 m
Motamendikate
Geografia
Map
Koordenatuak34°55′N 32°50′E / 34.92°N 32.83°E / 34.92; 32.83
Honen parte daAlpetar gerrikoa

Aterpez, bizantziar monasterio eta elizez beterik, antzinarotik ezaguna da: bere kobre Mediterraneo osoan ezaguna zen. Hori dela eta UNESCOk hauetako hamar eliza Gizateriaren ondare izendatu zituen 1985. urtean[1].

Geologia aldatu

 
Kuxin itxurako labak Troodosen.

Troodos mendikatea duela 80 milioi urte eratu zen Afrikako eta Europako plaka tektonikoen arteko talkaren ondorioz. Talka honek berak azaleratu zuen Zipre uharte osoa. Prozesu oso geldoa izan zenez arroka egitura handiak ikusten dira eta ondoren izandako erosioak magma ganbera azaleratu zuen. Gaur egun horregatik ikus daitezke duela milioika urte sorturiko kuxin itxurako laba arrokak[2].

Ofiolita ugari aurkitzen da eta mundu mailako aztergunea bihurtu da[2]. Eraldaketa hidrotermalaren faseen jarraitasuna ongi ikusten da, ofiolitak ez duelako matemorfosi prozesurik jasan. Ian Graham Gass eta bere taldeak egindako ikerketak itsas hondoaren hedapena azaltzen duen teoria baieztatzeko garrantzitsuak izan ziren, izan ere Troodoseko ofiolitek lurrazal ozeanikoaren zatiak mantentzen baitituzte, eta horregatik lurrazal ozeaniko azaleratua dela pentsatzen baita[3].

Geografia eta klima aldatu

Orografia aldatu

Troodosen aurkitzen diren mendiek malda gogorrak dituzte. Medirik altuena Olinpo mendia da (1.952m), Kionistra izenez ere ezagutzen dena. Zipreko mendi garaiena da[4]. Mila metrotatik gorako mendi gehiago ere aurkitzen dira, honako hauek dira garaienak hurrenez hurren:

  • Olinpo (1.952 m)
  • Medari (1.613 m)
  • Papoutsa (1.554 m)
  • Kionia (1.423 m)
  • Tripylos (1.362 m)
  • Kikkos (1.318 m).

Uharteko ibai nagusiek ere mendikate honetan dute iturburua. Pedieos ibaia da Zipreko ibaien artean luzeena.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Prodromos, 1380 m.)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.3 6.6 10.3 15.1 20.5 25.0 28.1 27.9 24.4 19.6 12.8 8.0 17.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 3.5 3.5 6.6 10.7 15.8 20.1 23.3 23.1 19.6 15.4 9.5 5.3 13.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.7 0.3 2.8 6.3 11.1 15.2 18.4 18.2 14.9 11.3 6.2 2.5 9.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 133.4 123.6 82.3 56.9 26.0 40.0 12.1 10.0 9.5 24.0 102.5 169.7 790.1
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12.4 11.2 9.8 6.7 3.7 2.1 0.7 0.7 1.4 3.5 7.4 11.2 70.7
Eguzki orduak 130.2 150.8 195.3 231.0 275.9 315.0 328.6 310.0 255.0 220.1 165.0 136.4 2713.3
Iturria: Zipreko Meteorologia Elkartea[5]

Historia aldatu

Antzinatik kobre ustiaketa handiak egin izan ziren Troodos mendietan. Bertako meategiek Mediterraneo guztiko kobre eskaria asetu izan zuten mendeetan zehar.

Erdi Aroan Ziprek erso ugari jasan zituen eta populazio zati handi batek itsasertzetik alde egin eta mendietan babesa bilatu zuen. Eliza ugari eraiki ziren eta bizantziar artea garatu zen orduan eraikitako tenplu hauetan[6].

Elizak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Troodos eskualdeko eliza margotuak»
 
Bizantziar artea Troodos eskualdeko elizetan.

Eskualdean hainbat bizantziar eliza eta monasterioak daude. Horma-irudi aipagarriak dituzte, agian Kykkos monasterioarena ospetsuena izanik. UNESCOk 1985ean Troodosko bederatzi eliza eta monasterio bat Gizateriaren ondare izendatu zituen:

  • Stavros tou Ayiasmati
  • Panayia tou Araka
  • Timiou Stavrou at Pelendri
  • Ayios Nikolaos tis Stegis
  • Panayia Podithou
  • Assinou
  • Ayios loannis Lampadistis, Kalopanayiotis
  • Panayia tou Moutoula
  • Mikel goiangerua, Pedoulas
  • Salbatzailearen antzaldatzea, Palaichori

Fauna eta flora aldatu

Mendikatea mediterranear eskualdean ohikoak diren basoez estalita dago, hala nola, Alepo pinua, altzifrea, Zipreko zedroa eta arte urrekara. Azken hau Zipreko "zuhaitz nazionala" izendatu zuten 2006an. Altuera baxuagotan mahasti eta olibondo landaketak agertzen dira. Troodos mendietako florari dagokionez 800 espezietik gora aurkitzen dira, hauetako 72 erdi-endemikoak dira eta 12 Zipren baino ez dira aurkitzen.

Hegazti aipagarrienak sai arrea, argi-oilarra eta urretxindorra dira eta ugaztunen artean endemikoa den mufloi azpiespezie bat, (Ovis orientalis ophialis).

Herri nagusiak aldatu

 
Prodromos herria.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Centre, UNESCO World Heritage. «Centro del Patrimonio Mundial -» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2020-11-11).
  2. a b (Ingelesez) Pearce, J. A.; Robinson, P. T.. (2010-07-01). «The Troodos ophiolitic complex probably formed in a subduction initiation, slab edge setting» Gondwana Research 18 (1): 60–81.  doi:10.1016/j.gr.2009.12.003. ISSN 1342-937X. (Noiz kontsultatua: 2020-11-11).
  3. (Ingelesez) Gass, I. G.. (1968-10). «Is the Troodos Massif of Cyprus a Fragment of Mesozoic Ocean Floor?» Nature 220 (5162): 39–42.  doi:10.1038/220039a0. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2020-11-11).
  4. «WebCite query result» www.webcitation.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-11).
  5. Meteorological Service - Climatological and Meteorological Reports. .
  6. (Ingelesez) «Cyprus Travel Series: Troodos Mountains» Expand Your Property World 2017-11-23 (Noiz kontsultatua: 2020-11-11).

Kanpo estekak aldatu