Trinidad Gallego Prieto
Trinidad Gallego Prieto (Madril, 1913ko urriaren 28a – Bartzelona, 2011ko azaroaren 9a) erizain eta emagina izan zen, unibertsitateko tituluduna, militante komunista eta errepublikanoa, diktadura frankistak gehien jazartzen zuen emaginetako bat.[1] Belaunaldi berrietako gazteei beren esperientzia transmititzeko eta historia ahaztuta gera ez zedin laguntzeko, 1997 urtean 36ko Emakumeen Elkartea osatu zuten emakumeen taldeko kide izan zen. Ahozko testigantza Bartzelonako Artxibo Historikoan gordetzen den Fondo oral Mujeres del 36 izeneko bildumaren parte da.
Trinidad Gallego Prieto | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Trinidad Gallego Prieto |
Jaiotza | Madril, 1913ko urriaren 28a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Bartzelona, 2011ko azaroaren 9a (98 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | erizaina, emagina eta politikaria |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | sub-lieutenant (en) |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Spanish Communist Party (en) |
Biografia
aldatuTrinidad Gallego Prieto Madrilen jaio zen 1913ko urriaren 28an, Serrano kaleko (Madril) etxe batean, non, auzotarren etxebizitzez gain, bi eskola zeuden, bat pribatua lehen solairuan eta bestea publikoa, Udalaren menpekoa, bigarrenean. Trinidad, "haien gainean" bizi izan zen, ama jostunarekin eta amonarekin. Amonak, Trinidad Mora Fríasek, eskilara horretako ardura zuen eta atezain-zerbitzuari zegokion etxebizitza-gelan bizi ziren[2] Eskolaren ondoren, takigrafia, mekanografia eta frantsesa ikasi zituen Madrilgo Udaleko Akademia batean.
Ibilbidea
aldatuIngalaterrako Merkataritza Ganberan eta te-areto dotoreenetako batean lan egin zuen. Erizaintza modalitate librean ikasi zuen, eta 1934an lortu zuen unibertsitateko titulua. 1935ean PCEn afiliatu zen. 1936an Erizaintza Laikoen Batzordea osatu zuen, eta harekin protesta egin zuen emakumeen erlijio-aginduek ospitaleko plazak esleitzeko zuten monopolioaren kontra.
1936ko uztailaren 18an, PCEk Madrilgo San Carlos Ospitale Klinikoko Fronte Popularreko batzorde bat, eta odol-ospitale bat antolatzeko agindu zion. Gerran, ebakuntza-gela batzuetan lan egin zuen bere alderdiak behar izan zuen tokian, 1938an, alferezekin parekatu zutela.[3]
Gerra amaitzean, atxilotu eta kartzelaratu zuten Las Ventas kartzelan amarekin eta amonarekin. Familia-taldeak atxilotzea zen garaipenaren biurtekoaren emakumezkoen atxiloketen ezaugarrietako bat.[4] Matxinada militarrari atxikitze delituagatik heriotzara kondenatuta, zigorra 30 urteko espetxeratzearengatik trukatu zitzaien.
Espetxeko garbitasun- eta osasun-baldintzen aurrean, eta nahiz eta alderdiak kartzelan ez lan egiteko jarraibideak eman, erizaintzan, sukaldean eta abarretan trebatutako presoen taldeak antolatu zituzten. Era guztietako trikimailuekin, osasun- eta higiene-baldintzak hobetzea lortu zuten, eta, bide batez, heriotza-tasa murriztea.
Emagin tituluduna zenez, amarekin eta amonarekin Zornotzako espetxera eraman zuten Trinidad.
1941ean bere epaiak berrikusi ziren, eta hirurak aske utzi, Alacantera erbesteratuta. Han, Trinidad Gómez berriro atxilotu zuten 1936an egindako delitu batengatik. Las Ventas espetxean bete zuen kondena, eta handik Madrilgo Ama Birjina Kartzelara eraman zuten, non emagin lan egin zuen. 1943an askatu eta 1946an berriz atxilotu zuten. Jaenen bete zuen zigorra .
1949an atera zen aske. Amona eta ama hilda zeuden.
1969ra arte ez zizkioten aitortu erizain eta emagin tituluak.[5]
1996an, gerran eta diktaduran Errepublika defendatzeko borrokatu ziren beste emakume batzuekin batera, Libreria de Mujeres de Madrid/Madrilgo Emakumeen Liburutegiak Bigarren Errepublikaren aldarrikapenaren 65. urteurrena ospatzeko antolatu zuen omenaldia jaso zuen.
'36ko emakumeak' elkartea
aldatu1997an, Trinidadek, 80 urtetik gorako emakume-talde batekin batera, “Mujeres del 36” elkartea sortu zuen, belaunaldi berriei gogorarazteko, emakumeak lortu dituen aurrerapen politiko eta sozialak, 1931n Errepublikaren etorrerarekin agerian geratu zen borroka baten ondorio direla. Eta, era berean, historia ahanzturan ez erortzeko.[6] Elkarteak iraun zuen hamar urteetan, 179 hitzaldi egin zituzten institutuetan, 35 unibertsitateetan, 185 elkarrizketa pertsonal, eta irrati- eta dokumental-programetan ere parte hartu zuten.
Elkartea 2006an desegin zen, elkartekideen adina zela eta.[7]
Haren testigantza jasota geratu zen
aldatu- Tomasa Cuevas, “Emagina” Testimonios de mujeres en las cárceles franquistas/ Kartzela frnakistetanko kartzeletako emakumeen testigantzak. (2004)
- L. Martín Ramos eta Gabriel Pernau, Les veus de la preso. Històries viscudes per 36 lluitadors antifranquistes/ Kartzelako ahotsak. 36 borrokalari antifrankistak bizitako istorioak (2003)
- Llum Quiñonero, Nosotras filmean bakea galdu genuen (2005)
- Isabel Olesti, Nou dones i una guerra (2005).
- Sofía Moro, Ellas y nosotros (2006)
Ahozko funtsa
aldatuMercedes Vilanova historialariak eta Mercedes Fernández-Martorell antropologoak jaso zuten Trinidaden ahozko testigantza, beste zortzi emakumerekin batera. Materiala, 1997an, Bartzelonako Artxibo Historikoari eman zioten, eta, harrezkero, Fondo oral atalean gorde eta kontsulta daitekeen bildumetako bat da, zehazki, Fondo oral 36-ko Mujeres bilduma.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «La depuración de las matronas de Madrid tras la Guerra Civil» Dynamis [revista en la Internet]. 2012.
- ↑ Guerra civil. Testimonio. Trinidad Gallego. .
- ↑ «Perspectiva Histórica y Problemas Actuales de la Institución Penitenciaria en España» Tesis Doctoral 2012.
- ↑ «La prisión militante: las cárceles franquistas de mujeres de Madrid y Barcelona (1936-1939)» Tesis Doctoral 2011.
- ↑ «Recuerdo de Trinidad Gallego, enfermera comunista» Asociación catalana de investigaciones marxistas 13 de noviembre de 2011.
- ↑ Les Dones del 36 Recuperació històrica. 2009.
- ↑ Les Dones del 36 Recuperació històrica. ANEXO. 2009.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Trinidad Gallego Prieto |