Trikitilariak (eskultura)
Donostiako eskultura
Trikitilariak Tomas Hernandez Mendizabal diseinatzaile grafiko eta eskultoreak trikitilarien omenez 1991an sortutako eskultura bat da. Kolore bizizko brotxakadez margotutako giza itxurazko bi irudi azaltzen dira. Eserita dagoenak trikia jotzen du eta zutik dagoenak panderoa. Donostiako udalaren enkarguz sortu zuen eskultura hau egileak eta Donostiako Amara Berri auzoko Etxeberritarren plazan kokatuta dago.[1]
Trikitilariak (eskultura) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Tomas Hernández Mendizabal |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | metala |
Genero artistikoa | arte publikoa |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°18′16″N 1°58′49″W / 43.30452°N 1.98014°W |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Bestelako begiradak. Donostiako eskulturak Donostia turismo