Behe Triasiko

Triasiko Goiztiarra» orritik birbideratua)

Behe Triasikoa (baita ere Triasiko Goiztiarra, Buntsandstein edo Scythian izenekin ezaguna) Triasiko garaiaren lehen aroa da. Duela 252 milioi urte ingurutik duela 247 milioi inguru arteraino hedatzen da. Behe Triasikoa Induar eta Olenekiar animali garaietan banatzen da.

Behe Triasiko
Behe Triasiko

Garaia Saila Maila Urtea (Ma)
Jurasikoa Goiztiarra Hettangiarra berriagoa
Triasikoa Berantiarra Rhaetiarra 199.6–203.6
Noriarra 203.6–216.5
Karniarra 216.5–228.0
Erdikoa Ladiniarra 228.0–237.0
Anisiarra 237.0–245.0
Goiztiarra Olenekiarra 245.0–249.7
Induarra 249.7–251.0
Permiarra Lopingiarra Changhsingiarra zaharragoa
Garai triasikoaren banaketa, IUGS erakundearen arabera, 2009ko uztailean.
Kronologia
Hasieraduela 252.170.000 urte
Amaieraduela 247.200.000 urte
Honen parte daTriasiko eta ICS Standard Global Chronostratigraphic (Geochronologic) Scale (en) Itzuli
OsatutaOlenekiar
Induar
Etimologia
Honen izena daramahiru

Lopingiar Behe Triasiko Triasiko Ertaina
Behe Triasikoko eraketa.

Paleozoiko aroaren azken aldian gertatu ziren iraungipen masiboek (Permo-Triasiar iraungipen masiboa) muturreko zailtasunak sortu zizkieten bizirautea lortu zuten espezieei. Koral, brakiopodo, ekinodermo, molusku eta beste ornogabe espezie asko erabat desagertu ziren. Garai honetako itsas ornogabe arruntenak bibalbioak, gastropodoak, ammonitesak, ekinoideoak eta brakiopodo gutxi batzuk izan ziren. Lurreko animalirik arruntena Lystrosaurus izeneko belarjale sinapsido txikia zen. Behe Triasikoko faunak ez du bioaniztasunik, hau, garai osoan zehar oso homogeneoa zelarik iraungipenaren eraginaren ondorioz. Klima Behe Triasikoan (bereziki Pangea superkontinentearen barnealdean) orokorrean idorra eta lehorra zen, basamortu zabalekin, poloek klima epel bat mantentzen zuten arren. Behe Triasikoko klima epela sumendi erupzio orokortuen eraginez izan daiteke, berotze globalaren erritmoa bizkortu zutenak eta, ziuraski, Permo-Triasiar iraungipen masiboak eragin zituztenak.

Kanpo estekak aldatu