Triangle of Sadness
Triangle of Sadness (Tristuraren triangelua litzateke euskaraz) 2022ko Ruben Östlund suediar zinema zuzendariaren filma da. Komedia beltz satiriko den film hau urte bereko Urrezko Palma irabazi zuen Cannesko Zinemaldian.[1]
Ruben Östlund-ek idatzi eta zuzendu zuen. Ingelesez egin zuen zinemako lehen filma izan zen. Harris Dickinson, Charlbi Dean, Dolly de Leon, Zlatko Buriτ, Henrik Dorsin, Vicki Berlin eta Woody Harrelson aktoreak dira protagonistak. Ultra aberatsentzako luxuzko itsas bidaia batean sartzeko gonbita egin diete bikote ospetsu eta modelo batzuei. Baina gauzak txarto ateratzen zaizkie. Filma estreinatu eta hiru hilabetera, 2022ko abuztuan, ustekabean hil zen Charlbi Dean aktorea, berak egin zuen azken filma izan zen hau.
Triangle of Sadness 2022ko Canneseko Nazioarteko Zinemaldian estreinatu zen maiatzean. Arrakasta lortu zuen, filmaren proiekzioa bukatzean zortzi minutuko txaloaldia jaso zuen eta gainera Urrezko Palma irabazi zuen. Frantzian estreinatu zen 2022ko irailaren 28an, Estatu Batuetan eta Suedian urriaren 7an, Alemanian urriaren 13an eta Erresuma Batuan urriaren 28an. Filmak kritika positiboak jaso ditu normalean.
Sinopsia
aldatuCarl mutila (Harris Dickinson) eta Yaya neska (Charlbi Dean) modelo eta influencer arrakastatsuak dira, eta luxuzko itsas bidaia batera gonbidatu dituzte. Yateko aberatsen bizimodu apetatsu eta hutsala erakutsi ondoren kapitain alkoholiko, marxista eta pasota bat (Woody Harrelson) erakusten du Östlund-ek. Kapitainak bidaiariei eskaintzen dien afaria, kaos bihurtuko da ekaitz bortitz batengatik. Bidaiari gehienak zorabiatuta eta gonbitoka dabiltzala, ardo botila baten inguruan txantxetan eta eztabaida dialetikoan aritzen dira kapitain marxista eta Dimitry aberats errusiarra (Zlatko Burić).
Geroago Yatea hondoratzen denean, jenderik gabeko uharte batean amaituko dute Carl eta Yaya yateko aberats batzuekin eta tripulazioko kide batzuekin, horien artean emakume garbitzaile bat (Dolly de Leon). Uhartean bizirik irauteko borrokan, lehenagoko hierarkiak aldatu egingo dira, garbitzailea baita arrantzan dakien bakarra.[2]
Aktoreak
aldatu- Harris Dickinson: Carl
- Charlbi Dean: Yaya
- Dolly de Leon: Abigail
- Zlatko Burić: Dimitry
- Woody Harrelson: Thomas Smith kapitaina
- Iris Berben: Therese
- Vicki Berlin: Paula
- Henrik Dorsin: Jorma Björkman
- Jean-Christophe Folly: Nelson
- Amanda Walker: Clementine
- Oliver Ford Davies: Winston
- Sunnyi Melles: Vera
Erreferentziak
aldatu- ↑ «'Triangle of Sadness'-ek irabazi du Urrezko Palma Cannesko Zinemaldian» Berria 2022-05-29 (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
- ↑ «Triangle of Sadness. Donostia Zinemaldia» sansebastianfestival (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).