Triajea larrialdietan aukeratzeko eta sailkapena egiteko metodo bat da. Osasun eremu batzuetan erabiltzen da. Hori egiteko, osasun beharrak eta baliabideak zimenduak dira.

Pentagonoan triaje egiten, 2001eko irailaren 11ko American Airlinesen 77 hegaldiaren erasoa jasan ondoren

Triajeak bizi arriskua eta konplikaziorik ez agertzea du helburu.

Dominique-Jean Larrey baroiak (1766-1842) hitz hau lehen aldiz erabili zuen. Napoleonen armadako jabea zen militar kirurgilari hau. Bataila zelaian geratzen ziren zauriak sailkatzeko hasi zen metodo hau erabiltzen.

Erizainek zein medikuek aplikatzen dute.

Hondamenaren triajea aldatu

Sailkapen hau, hasieran gudan erabilita, orain hondamenetara zabaldu da. Osasun zerbitzuek gaixoak sailkatzen dituzte koloreen bidez:

  • Beltza: hilda dagoena edo ezin dena bizirik irten.
  • Gorria: gaixoa gehiago bizi izateko aukera da eta medikuaren ekintza berehala beharrezkoa da.
  • Horia: gaixoak itxaron dezake, begiratzeko dago kasu egiten zaion bitartean.
  • Berdea: zauri arinak dituzten gaixoak dira eta oinez edo beste garraio arrunten bidez erabili ahal dute.

Larrialdiaren triajea aldatu

Larrialdietarako zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonak sailkatzeko prozesua da. Bai ospitalean eta baita ospitaletik at ere.

Ospitaletan gehienetan lan hau erizainek egiten dute.

Orain aldia gehien hedatzen ari de agian. Orain arte ospitale bakoitzak bere sistema erabiltzen zuten. Azken urtetan eskala batzuk sortu dira herri askotan: Kanadan (Canadian Triage and Acuity Scale), Erresuma Batuan (Manchester Emergency Triage System), Estatu Batuetan (Triage Scale Standardization), Andorran (Modelo Andorrano de Triaje) Kanadakoan oinarritua, Australian (The Australasian Triage Scale). Espainian bi egokitze daude:

  • “SET”a (Sistema Estructurado de Triaje), Triajearen Espainiar Sistema. “MAT”en (Triajeren Andorrako Modeloa) moldaketa da. Sistema honetan 32 kategoria sintomatiko daude. Galdera batzuen eta esplorazio oinarrizkoen bidez bost gradu ateratzen dira.
  • “Manchester”. Erresuma Batuko izen berdineko sistema oinarri hartuta. 52 kontsulta arrazoi daude eta galderen zuzenen bitartez, diagrama batean erantzunekin (bai ala ez) sailkatzen dira. Bost gradu badaude ere.

Momentu honetan programa alternatibo ezberdinak sortzeko lan taldeak daude erkidego autonomo ezberdinetan (Nafarroan, Valentzian...):

Gaur egungo ospitaletan bost larrialdi gradu jartzeko joera dago, gaixoak sendagilea ikertzen eta zaintzen hasi arte itxaron dezakeen minutuen araberakoa.

  • 1. Maila edo Gorria: Gaixoak medikuaren ekintza berehala behar du.
  • 2. Maila edo Laranja: Medikuaren ekintza hamar minutu atzera daiteke.
  • 3. Maila edo Horia: Medikuaren ekintza ordu bat atzera daiteke.
  • 4. Maila edo Berdea: Medikuaren ekintza bi ordu atzera daiteke.
  • 5. Maila edo Urdina: Medikuaren ekintza lau ordu atzera daiteke.

Aldi hauekin betetzeko baliabiderik ez dagoen kasuetan, triajea berriz egin behar da, hau da, gaixoaren egoera berriz baloratu.

Nahiz eta programa hauek teorikoki ospitaleen kanpo erabil daitezkeen, ez dituzte biltzen bere ospitalearen ezaugarri propioak.

Kanpo estekak aldatu