Trelleborg (Slagelse)

Trelleborg Slagelsen (Danimarka) dagoen eraztun itxurako gotorleku baten izena da. 980 eta 981 urteen artean eraiki zela uste da. 1948an etxe luze bat berreraiki zen eta gaur egun aire libreko museo bat da.

Trelleborg (Slagelse)
Kokapena
Estatu burujabe Danimarka
Estatu Danimarka
EskualdeaSeelandia eskualdea
UdalerriaSlagelse
Koordenatuak55°23′39″N 11°15′55″E / 55.3941°N 11.2653°E / 55.3941; 11.2653
Map
Ondarea
Webgune ofiziala

Egitura aldatu

Gainontzeko gotorlekuek bezala, Trelleborgek zirkulu perfektua osatzen du eta barnealdean bi kale elkartuz gurutzatzen dira lau zati berdin eratuz. Bakoitzean oso antzekoak diren launa etxe luze daude. Trelleborgen kasuan zirkuluaren diametroa 137 metrotakoa da eta etxeen luzera 29.4 metrotakoa. Etxeen egiturari so, gela handi bat daukate, 18 x 8 metrotakoa eta atzealdean bi gela txiki. Etxeen artean hainbat txabolaren aztarnak ere aurkitu dira. 1.300 pertsona bertan bizi zitezkeela pentsatzen da.

Beste gotorlekuetatik bereizten duena 19 metrotako zabalera duen harresi sendoa da. Harresi hauetan beste 15 etxe luze aurkitu dira eta baita hilerria ere.

Iruditegia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu