Tribisburu

erromatar garaiko nekropolia Bermeon
Trebisburu» orritik birbideratua)

Tribisburu erromatarren garaiko aztarnategia da. Sollube mendiaren hegalean dago, Munarrinagusi izeneko bizkar batetik hurbil, Bizkaiko Bermeo eta Busturia udalerrietako lurretan, Euskal Herrian. Aztarnategia Kristo ondorengo I. eta III. mendeen arte datatutako errausketa-nekropolia izan liteke. Bizkaian aurkitu den errausketa-nekropoli bakarra da.

Tribisburu
Datuak
Koordenatuak43°22′46″N 2°44′50″W / 43.37944901°N 2.74715774°W / 43.37944901; -2.74715774
Map
GaraiaAntzinaroa

Aztarnategia Sollube mendiaren iparraldeko hegalean dago, 500 metroko altitudean, Tribizburu[1] izeneko parajean, Artika auzoan. Handik, kostaldeko eta barrualdeko eremu zabala ikusten da. Aztarnategiari buruzko lehen aipamenak 1994. urtekoak dira; urte hartan, Sollubeko mendilerroko indusketa-kanpaina batean[2] erromatar erako horma egikera bat aurkitu zen.

Aztarnategiaren azterketa aldatu

Juan José Cepeda arkeologoak hareharrizko harlangaitzez eraikitako hamar hileta-egitura aurkitu, hondeatu eta aztertzeko azterketa- eta finkatze-kanpainak zuzendu zituen. Lau angeluko gelaxka txikiak dira, 15 metro koadro ingurukoak, eta bertan lurperatutako pertsonen errautsak eta beraien gauzak daude, hala nola, jantziak, oinetakoak, armak, apaingarriak, beirazko objektuak eta zeramikak.

Erabilitako erritua egur sutzar batean hilotza erraustea izango zen,  bere gauza eta jasotako eskaintzekin batera. Errausketak ustrina izenekoetan egiten ziren, hau da, sutzarrak jartzen ziren hileta-barrutitik kanpoko plataformetan.

Nekropoliak aurkitu ez den gertuko kokaleku batekoa izan behar zuen, Bermeoko Tribiz edo Demikun egon zitekeela uste den arren.[3]

Horma eta zoruen aurkikuntzek lurzoruaren antolamendu bati hasiera ematen diote. Egitura-oinplano batzuek hormak dituzte, kontserbazio-egoera onean, eta hiru ilara dituzte, metro erdiko zabalerakoak. Hormen ondoan lauzazko lurzoruak daude. Aurkitutako materialak Erromako Goi Inperiokoak dira, Kristo ondorengo II. mendearen ingurukoak. Beira zeharrargituaren hondakin asko daude, horiak eta berde argiak, eta batzuk zeramikazkoak eta metalezkoak.

Hiru ezaugarri kontuan hartuta, hala nola, hormen hondarren eta beste egitura batzuen ezaugarriak defentsa-hobiei dagozkienak, kokalekua eta okupazio erromatarraren aurreko maila (B1 zundaketan aurkitutakoa), hipotesi hau ezartzen da: gerora erromanizatuta egongo den oppidum protohistoriko bat dagoela, bai bertan behera utzitakoa, bai jatorrizko biztanleekin harremanak izandakoa. Beira-zatien kopuru handiak hipotesi hau eragiten du: errausketa-nekropolia dela.[4]

Zundaketak eta aurkikuntzak aldatu

Tribisburuko aztarnategian egindako azterlanak Juan José Cepedak zuzendu zituen eta bertan lau zundaketa egin ziren material desberdinekin. Hasierako erreferentzia 1994. urtean Txarola Koeletxeko kanpainan egindako T6 izeneko zundaketan zegoen, non erromatarren garaiko horma bat aurkitu baitzen. Lehen fasean aztarnategia mugatu nahi izan zen, eta agerian geratu zen aztertutako eremutik haratago hedatzen zela. Bi ardatzetatik 1.050 bat metro koadratu ziren, eta azalera horren plano zehatza egin zen. Hainbat egituratako materialak erregistratu ziren. Bigarren ekintza gisa, aztarnategiaren kronologia eta funtzionaltasuna zehazteko lau zundaketa egin ziren. Hasierako jarraibidea 1994an aurkitutako harresiari jarraitzea izan zen, eta gero erreleboa har zezaketen beste leku batzuk zehaztea.[4]

B1 zundaketa aldatu

1994an aurkitutako hormaren lerroari jarraitzen dio. 7 metro karratuko azaleran indusketa egin zen, hormak ekialde-mendebalde norabidean markatutako lerroari jarraituz. Beste horma batzuekin eta bi okupazio-maila desberdinekin lotutako egiturak aurkitu ziren. Hezur-hondakin kaltzinatuak, beira-zatiak, metala (2 clavis oso, clavus[oh 1] baten zurtoina eta burdinazko xafla-zati bat) eta zeramika erromatarra ere aurkitu ziren. Hau da aztarnategian aurkitutako mailarik zaharrena.

B2 zundaketa aldatu

Zanga batean egina, ekialdetik mendebaldera, humusez eta orbelez betea. 1,2 metro koadroko azalera batean egin zen, eta beste maila bateko erorketa baten garaiko aztarnak aurkitu ziren. Zundaketa honetan beirazko zati bat aurkitu zen.[4]

D1 zundaketa aldatu

Hiru metro koadroko azalera duen zundaketa da, eta harrien lerrokadurari behatuz hasten da,  gerora egiaztatu ez zen horma baten ebidentzia izango zelakoan. Maila batean, harlauza handiak aurkitu ziren buztinaren gainean, lurzoru baten zatia agian, eta buztinez egindako zanga bat, eta honen hondoan erromatarren garaiko materialak.

Zundaketa honetan beira- eta metal-zatiak aurkitu dira.[4]

D2/3 zundaketa aldatu

B2 zundaketaren paraleloan egin zen, lurzoruak antzeko ezaugarriak zituelako harekin. 1,2 metro koadroko azaleran egin zen. Zehaztu gabeko egitura bateko harri handiak aurkitu ziren. Oso gainazalean, zundaketaren sakonera mugatu zuen horma zirkular bat dago. Beira-zatiak aurkitu ziren.[4]

Oharrak aldatu

  1. clavus (clavi pluralean), iltzea da. Kasu honetan, Clavi caligaris delakoei buruz ari da, zapatetan erabiltzen ziren tatxetak. Erromatar garaiko aztarnategietan aurkitu ohi dira, batez ere soldaduak egon badira. Ikusi: Morales Rodriguez, Jesús et alii: 2012ko abendua. "The 'clavi caligarii' or chalking studs. Identifying elements of Roman roads // Los 'clavi caligarii' o tachuelas de cáliga. Elementos identificadores de las calzadas romanas". Lvcentvm. DOI: 10.14198/LVCENTVM2012.31.08

Erreferentziak aldatu

  1. «Bermeoko Toponimia» www.bermeo-euskaraz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  2. Rotaetxe, Ainhoa; Cantón, Dolores. (1995). «Tribisburu. Un nuevo asentamiento romano en el monte Sollube (Bizkaia)» KOBIE (Serie Paleoantropología) (Bizkaiko Foru Aldundia) 22: 137-151..
  3. (Gaztelaniaz) «El yacimiento arqueológico de Tribisburu se abrirá a visitas en verano 2016» ELMUNDO 2015-08-27 (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
  4. a b c d e Rotaetxe, Ainhoa eta Cantón, Dolores (1995). Tribisburu: un nuevo asentamiento romano en el monte Sollube (Bizkaia)) Kobie ( Serie Paleoantropología), 22. Bilbo. Bizkaiko Foru Aldundia

Kanpo estekak aldatu