Trebetasun sozialak: beste pertsona batzuekin erlazionatzeko erabiltzen ditugun gaitasunak dira. Definizio zabal eta zehaztu gabekoa dugu hori. Trebetasunak aipatzean, pluralean, eta ez trebetasuna, gaiaren konplesutasuna azpimarratzen dugu.

Trebetasun sozialak

Esapide hori psikiatrian erabili zen lehendabizi, gaixoen sintomen eta haien jokamolde sozialaren artean lotura argia zegoela konturatu zirenean. Beste gaixoekin harreman eskasa zuten, eta antsietate sozialaren menpean zeuden paziente eskizofrenikoek izan ziren trebetasun sozialak lantzeko programen lehen erabiltzaileak. Ondoren, depresioan, adimen-urritasunean eta drogazaletasunetan erabil zen. Horren ostean, klinikoa ez zen esparrura zabaldu zen, etengabe aldatzen ari zen mundu batera egokitzeko baliabide gisa. Kasu horretan, terapia gisa baino gehiago, laguntza gisa gauzatu zen, arazoak zituzten umeekin lan egiteko. Ondoren, nerabeekin eta adinekoekin emaitza onak izan zituzten trebetasun sozialetan egindako lanek.

Trebetasun sozialak ikertzen dituztenak ez datoz bat jokabide soziala aztertzean. Inguruneak baldintzatzen du trebetasun sozialen definizioa; izan ere, jokabide sozial baten egokitasuna inguruneak erabakitzen du. Ingurunearen eragin horretan zerikusia dute: sexua, adina, gizarte-klasea eta heziketa ere.

Trebetasun sozialak hiru taldeetan sailka daitezke:

1.- Jokabidezko osagaiak Trebetasun sozialek beste motatako osagaiak dituzten arren, jokabidezkoak izan dira trebetasun horien erreferentzia, hautemangarriak direlako eta modu objektiboan neur daitezkeelako. Trebetasun sozialen osagaien elementurik erabilienak aukeratu behar bagenitu, honako hauek aipatuko genituzke:

        - Begirada edo ikus-kontaktua
        - Ahotsaren ezaugarriak
        - Elkarrizketaren iraupena
        - Elkarrizketaren hitzen bidezko edukia

Jokabidezko osagaiak bitan bereiz daitezke:

1.1. Umearengan, gizaki primitiboarengan gertatzen den moduan, gorputz-hizkuntza da lehenengo hizkuntza. Gero, hizketa bidezko komunikazioa bereganatzen du, eta horren barruan, ahozkoa da lehendabiziz bereganatzen duena. Horrek giza harremana errazten du. Beranduago lortzen duen idatzizko lengoalari esker, berriz, denboran zein espazioan luza dezake komunikazioa. Elkarrizketaren edukia aztertuz gero, hizketaren elementu hauek aurkituko genítuzke:

• Galderak: galderen bitartez, ahozko jokabidean eragin dezakegu, erantzunak sorraraziz. Galderek, halaber, interesa adierazten dute beste pertsonarengan. Adibidez: NoIa sentitzen zara gaur?”. • Hizketa egozentrikoa; nork bere buruarekiko hizketa. • Gizarte-ohiturak: agur esateko; kaixo esateko; eskerrak emateko eta abar, esaerak daude. • Iruzkinak, iradokizunak edo informazio gehigarria • Jarraibideak: aginduetatik iradokizunetara bitarteko maila ezberdintasunetan. • Hizketa ez formala: txisteak, aldian aldiko elkarrizketak eta abar. Horietan, informazio gutxi trukatzen da, eta ez du eraginik jokabidean. • Mezu sorrak, esaldietan ezkutatuak • Esaera eraginkorrak, hau da, esan bezain pronto bat-bateko eragina dutenak, adibidez: pertsonen izenak aipatzean, zin egitean, barkamena eskatzean eta abarretan. • Emoziozko egoera edo jarreraren adierazpena: hitzik gabeko jokabideak horiek indartuko ditu bereziki.

Kanpo estekak

aldatu