Gordetze Hertsiko Zistertar Ordena

Trapistak» orritik birbideratua)

Gordetze Hertsiko Zistertar Ordena (latinez: Ordo Cisterciensis Strictioris Observantiae, OCSO) Erromatar Eliza Katolikoaren kontenplaziozko ordena monastikoa da, zistertar familiakoa, San Benediktoren erregelari jarraitzen dioten fraideen eta mojen monasterioez osaturik dagoena.[1] 1664an sortu zen, Normandiako La Trappeko Andre Maria abadian, zistertar ordenaren barne-erreforma baten bitartez. Hori dela-eta, zistertar erreformatuak, trapakoak eta trapistak izenak ematen zaizkie.[2]

Gordetze Hertsiko Zistertar Ordena
Armand Bouthillier Rance.jpg
Datuak
Izen ofiziala
Ordo Cisterciensis strictioris observantiae
Motaerlijio-ordena eta first order (en) Itzuli
Jarduera
Honen parteQ12899866 Itzuli
Eskumendekoak
Historia
Sorrera1098 (egutegi gregorianoa)
Sortzailea
webgune ofiziala
Olibako monasterio trapistako barrualdea.

2018 hasieran, 1.796 monje[3] eta 1.592 moja[4] ziren, mundu osoko 168 monasterio eta komentutan banatuak. Euskal Herriari dagokionez, Allotzen eta Tulebrasen daude mojen monasterioak, eta Oliban eta Ziortzan fraideenak.[5]

ErreferentziakAldatu

  1. Ordre Cistercien de la Stricte Observance. ocso.org (Noiz kontsultatua: 2019-1-30).
  2. Zistertar. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2019-1-30).
  3. Statistiques Moines - Monks - Monjes (01/01/2018). ocso.org (Noiz kontsultatua: 2019-1-30).
  4. Statistiques Moniales - Nuns - Monjas (01/01/2018). ocso.org (Noiz kontsultatua: 2019-1-30).
  5. Monasteries. Alphabetical List. ocso.org (Noiz kontsultatua: 2019-1-30).

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.