Ireki menu nagusia

Transkaukasiako Sobietar Errepublika Federatibo Sozialista

Transkaukasiako Sobietar Errepublika Federatibo Sozialista (errusieraz: Закавказская Сове́тская Федерати́вная Социалисти́ческая Респу́блика, ЗСФСР) Sobietar Batasuna osatzen zuten errepubliketariko bat izan zen; 1922–1936 bitartean iraun zuen. "Transkaukasiako Errepublikak" esaten zitzaien Georgiak, Armeniak eta Azerbaijanek osatzen zuten. Tiflis zen hiriburua.

Transkaukasiako Sobietar Errepublika Federatibo Sozialista
Անդրկովկասի Սովետական Սոցիալիստական Ֆեդերատիվ Հանրապետություն
Zaqafqaziya Sosialist Federativ Sovet Respublikası
ამიერკავკასიის საბჭოთა ფედერაციული სოციალისტური რესპუბლიკა
Закавказская Советская Федеративная Социалистическая Республика
1922 – 1936
Sobietar Errepublika Sozialista

Transkaukasiako Sobietar Errepublika Federatibo Sozialistako bandera

Transkaukasiako Sobietar Errepublika Federatibo Sozialistako armarria

Soviet Union - Transcaucasia.svg
Transkaukasia Sobietar Batasunean
Geografia
Hiriburua Tbilisi
Azalera 186100 km²
Ekonomia
Dirua Transkaukasiar errublo
Kultura
Hizkuntza(k) Georgiera
Azerbaijanera
Armeniera
Errusiera
Historia
Aurrekoak
Flag of the Armenian Soviet Socialist Republic (1922).svgArmeniako Sobietar Errepublika Sozialista
Flag of the Azerbaijan Soviet Socialist Republic (1920–1921).svgAzerbaijango Sobietar Errepublika Sozialista
Flag of the Georgian Soviet Socialist Republic (1922–1937).svgGeorgiako Sobietar Errepublika Sozialista
Ondorengoak
Armeniako Sobietar Errepublika SozialistaFlag of Armenian SSR (1936-1940).svg
Azerbaijango Sobietar Errepublika SozialistaFlag of the Azerbaijan Soviet Socialist Republic (1937–1940).svg
Georgiako Sobietar Errepublika SozialistaFlag of the Georgian Soviet Socialist Republic (1922–1937).svg

Lurraldez, 186.100 km²-ko azalera zeukan Transkaukasiako Sobietar Errepublika Federatibo Sozialistak. Sobietar errubloa zerabilten, eta errusiera zen hizkuntza ofiziala.

Errusiar Inperioa 1917. urtean desegin zenean, Kaukasoko probintziek euren estatu federala sortu zuten, Transkaukasiako Errepublika Demokratiko Federala, baina 1918. urtean hori ere desegin egin zen. Hurrengo urteetan gerra zibilak jasan zituzten, Armada Gorriak ere parte hartuta, eta Sobietar Errepublika bihurtu ziren. 1922. urteko abenduan lurralde guztiak errepublika bakarrean bateratu zituzten, Transkaukasiako Sobietar Errepublika Federatibo Sozialista eratuz hain zuzen ere.

1936. urteko martxoan Transkaukasiako Sobietar Errepublika Federatibo Sozialista desegin zen, eta hauek sortu ziren: Armeniako Sobietar Errepublika Sozialista, Georgiako Sobietar Errepublika Sozialista eta Azerbaijango Sobietar Errepublika Sozialista.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Transkaukasiako Sobietar Errepublika Federatibo Sozialista Aldatu lotura Wikidatan