Transformers (filma)
- Artikulu hau Transformers izeneko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Transformers (argipena)».
Transformers 2007. urtean eginiko filma da, Transformers telesailean oinarritutakoa. Michael Bayk zuzendua eta Steven Spielbergek ekoitzia izan zen, Shia Labeouf (Sam Witwicky), Megan Fox (Mikaela Banes), Tyrese Gibson (Technical Sergeant Epps), Josh Duhamel (Captain William Lennox), John Turturro (Simmons), John Voighten antzezpenak eta Hugo Weaving (Megatron) eta Peter Cullenen (Optimus Prime) ahotsak dituela.
Transformers sailaren lehenbiziko filma da.
Aktoreen zerrendaAldatu
Giza-pertsonaiakAldatu
Pertsonaia | Aktorea |
---|---|
Sam Witwicky | Shia La Beouf |
Mikalea Banes | Megan Fox |
William Lenox | Josh Duhamel |
Technical Sergeant Epps | Tyrese Gibson |
Maggie Madsen | Rachael Taylor |
Glenn Whitman | Anthony Anderson |
John Keller | Jon Voight |
Reggie Simmons | John Turturro |
Ron Witwicky | Kevin Dunn |
Mrs. Witwicky | Julie White |
TransformerrakAldatu
Pertsonaia | Ingeleseko bikoiztailea |
---|---|
Optimus Prime | Peter Cullen |
Megatron | Hugo Weaving |
Bumblebee | Mark Ryan |
Starscream | Charlie Adler |
Jazz | Darius McCrary |
Ironhide | Jess Harnell |
Ratchet | Robert Foxworth |
Bonecrusher | Jimmie Wood |
Soinu-bandaAldatu
Soinu-bandak Linkin Park taldearen What I've Done single-a eta Smashing Pumpkins bezalako taldeen lanak dakartza.
HarreraAldatu
"Transformers" lehenengo filma harrera ona izan zuen audientzian, eta mistotik onara kritika espezializatuan. Baina audientzia eta kritika gauza batean koinziditzen dute: bere sekuelak baino hobeagoa dela (Transformers - Eroritakoen mendekua; Transformers - Ilargiaren alde iluna; Transformers - Desagertzearen aroa; eta Transformers - Azken zalduna).[1]
Audientzia harrera ona eman zuen filmari. IMDb-n, audientzia 7,1/10 eman zion filmari, 544.838 botoen bidez.[2] FilmAffinity-n, 5,7/10 eman zion audientziak, 51.638 botoen bidez.[3] Metacritic "user score" atalan, filmak 6,9/10 dauka.[4]
Kritika espezializatuan harrera mistoa zuen. Rotten Tomatoes web orrian filma 5.8/10 dauka, kritikarien %57-ri gustatu zitzaion, 222 kritikak kontuan hartuta.[5] Metacritic "Metascore" atalan, filmak 61/100 dauka, 35 kritiken bidez.[4]
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Ingelesez) «All the 'Transformers' Movies, Ranked Best to Worst» Ranker (Noiz kontsultatua: 2019-01-21).
- ↑ (Ingelesez) Transformers (2007). (Noiz kontsultatua: 2019-01-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Transformers (2007). (Noiz kontsultatua: 2019-01-21).
- ↑ a b Transformers. (Noiz kontsultatua: 2019-01-21).
- ↑ (Ingelesez) Transformers (2007). (Noiz kontsultatua: 2019-01-21).
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez)(Frantsesez)(Alemanez)(Italieraz)(Errusieraz)(Gaztelaniaz)(Portugesez)(Hungarieraz)(Japonieraz)(Koreeraz)(Txineraz) Webgune ofiziala
- (Ingelesez) Transformers filmaren profila IMDb-n