Transformazio (genetika)

Transformazio» orritik birbideratua)

Transformazioa bakterio batek bere ingurunean aske dagoen DNA zati bat harrapatzeko prozesuari deritzo.

Transformazioaren bitartez bakterioek kanpoko geneak hartzen dituzte, ezaugarri berriak jasoz. Batzuetan, kanpoko DNA hori errekonbinazioaren bitartez bakterioaren kromosoman integratzen da.

Bakterio gutxi batzuek besterik ez dute transformatzeko ahalmena; haien artean, Streptococcus, Bacillus, Pseudomonas, Azotobacter, Neisseria eta Haemophilus generokoak.

Transformazio prozesua Frederick Griffith britainiar mikrobiologoak aipatu zuen estreinakoz 1928an, bakteriar pneumoniaren aurkako txerto bat bilatzen ari zela. Griffith-ek Streptococcus pneumoniae-ren birulentzia gutxiko andui bat birulentzia handiko anduia bihur zitekeela jakinarazi zuen, beroz hildako andui birulentoekin harremenetan jarriz gero. Bere ustez, beroz hildako anduiek "zerbait" zuten, birulentzia gutxiko anduiak "transformatzen" zituena (geroago Avery-k, Mc Leod-ek eta Mc Carty-k eragile transformatzaile hori DNA zela frogatu zuten)

Azken urteotan bakterioetan ez ezik, baita landare zein animalia-zeluletan ere kanpoko DNA sartzen lortu dute zientzialariek modu artifizialean. Laborategian lortu da zelulak iragazkor izatea DNArekiko, naturan gertatzen ez dena. Animalia-zeluletan DNAren sartze prozesu horri transfekzioa deritzo.


Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu