Trakoma begien infekzioa da, Chlamydia trachomatis izeneko bakterioak sortutakoa. Kutsakorra da, eta tratatu ezean itsutasuna eragiten du. Endemikoa da Afrikan eta Asian, eta sei milioi inguru pertsonei itsutasuna eragin die mundu osoan.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Trakoma
Deskribapena
Motacommensal bacterial infectious disease (en) Itzuli, konjuntibitis bakterianoa, ahaztutako gaixotasun tropikala, Klamidiasia, gaixotasun oftalmologikoa
eritasuna
Espezialitateainfektologia
oftalmologoa
Arrazoia(k)Chlamydia trachomatis
Azterketa medikoamiaketa fisiko, kultibo mikrobiologiko, Immunofluoreszentzia
Polimerasaren kate-erreakzioa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikaksulfacetamide (en) Itzuli, sulfisoxazole diolamine (en) Itzuli, Azitromizina eta Tetraziklina
Identifikatzaileak
GNS-10-MKA71
GNS-9-MK076
GNS-10A71
GNS-9076
DiseasesDB29100
MedlinePlus001486
eMedicine001486
MeSHD014141
Disease Ontology IDDOID:11265

Bakterio patogenoak begietako zelula epitelialetan hazten da, eta ikusmena mugatzen duten orbainak sortzen ditu.

Gaitz honek herrialde txiroetako haurrak jotzen ditu batik bat.


Kutsapena aldatu

Pertsonen arteko kutsapena kontaktu zuzenaren bidez gertatzen da, eskua eta begien artean ukipena dagoenean batez ere. Hirugarren munduko herrialdeetan jende pilaketak eta baldintza higieniko kaskarrek eulien bidezko kutsapena ere errazten dute.

Gaixoak erabilitako objektu kutsatuak (mukizapiak, eskuoihalak...) ere gaitzaren bektoreak izan daitezke.


Sintoma klinikoak aldatu

Inkubazio epea 5-12 egun artekoa da. Konjuntibitis eta begien narritadura agertzen da, eta honekin batera betazalen hantura, negar-jarioa eta fotofobia ere. Denboraren poderioz kornea opaku bihurtzen da, odol-hodien hazkuntzaren ondorioz.

Tratamendua aldatu

Gaitza sendatzen da lehenengo egunetan antibiotikoak aplikatzen badira. Gehien erabiltzen direnak eritromizina eta doxiziklina (tetraziklina bat) dira, pomada moduan begietan jartzen direnak. Orbainak agertzen direnean sendaketa askoz zailagoa da.

  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak aldatu