Trackback edo aipua blogen arteko komunikazio sistema bat da. Norbaitek beste blog baten aurkitutako testu baten inguruan idatzi nahi badu, edo berau aipatu nahi badu, eta bi guneek trackback protokoloa onartzen badute, idazleak trackback ping baten bitartez jakinarazi diezaioke iturriaren egileari aipuaren inguruan. Orokorrean, iturri gunean jasotako trackbacka ere aipatu egiten da, iruzkinekin batera, edo hauen ondoan.

Trackback sistemari esker, blogosferan dauden antzeko albisteen arteko loturak sortzen dira, eta blog guztiak elkarren artean lotuta egotea lortzen da, komunitate bat sortuz.

Kanpo estekak aldatu