Kontsonanate trabari bat hots ahoskatu bat da, hala nola, [k], [d͡ʒ], edo [f], aire-emaria oztopatuz ebakia dena. Beraz, kontsonante trabariak biriketatik heldu den aireak bidean traba bat topatzen duelarik ekoizten dira. Kontsonante trabariak kontsonante ozenei oposatzen zaizkie, azken hauek ez dute halako eragozpenik. Trabari guztiak kontsonanteak dira, aldiz, ozenak bai kontsonanteak eta baita bokalak ere izan daitezke.

Artikulatzeko erabiltzen ditugun puntu desberdinak

Azpi-kategoriak aldatu

Kontsonante trabarien artean azpi-kategoria zenbait daude. Haien artean, kontsonante leherkariak (herskari ahokariak), hala nola, [p, t, k, b, d, ɡ], ahots aparatuaren erabateko hersketarekin, usu leherketa baten bidezko askatzearekin; kontsonante igurzkariak, adibidez, [f, s, ʃ, x, v, z, ʒ, ɣ] hersketa mugatu batekin, aire-emaria gelditu gabe baina hau nahasiz; azkartzen da, hersketa oso batekin hasi eta gero igurzkari moduan askatzen dena da [t͡ʃ] eta [d͡ʒ] bezala.

Ahostuntasuna aldatu

Kontsonante trabariak oro har ahoskabeak dira, baina kontsonante trabari ahostunak ohikoak dira ere. Kontsonante ozenei oposatzen zaizkie, hauek prototipikoki ahostunak baitira eta guttitan ahoskabeak.

Euskaraz aldatu

Euskaraz ere aurkitzen ditugu kontsonante trabariak; hauek herskari, igurzkari edo afrikatuak izan daitezke. Euskara batuaz, kontsonante trabari gehienak ahoskabeak dira. Hala ere, herskarien artean ahostun-ahoskabe bereizketa egiten da.

Kanpo estekak aldatu