Toyota Celica autoa 1970an izan zen plazaratua aurreneko aldiz Toyota automobil konpainia japoniarraren eskutik. Ordutik gaur arte hainbat alditan berritu izan dute autoaren egitura, baina aldaketarik esanguratsuena 1986an eman zen atzeko trakzioa izatetik aurrekoa izatera pasa zenean. Urteetan zehar lau zilindroko motor desberdinak erabili izan ohi ditu eta gaur egun jada zortzigarren auto belaunaldia bete du. Mundu mailan ospe handiena laurogeita hamargarren hamarkadan auto lasterketetan izandako emaitza onei esker lortu zuen, besteak beste Carlos Sainz espainiar pilotua, Didier Auriol frantsesa eta Juha Kankkunen finlandiarrari esker.

Toyota Celica
EkoizleaToyota
MarkaToyota
Ekoizpen urteak1970-2006
OndorengoaToyota 86 (en) Itzuli
Segmentuakirol-automobil
Karrozeria2 ateko notchback coupé
2 ateko kabriolet
3 ateko liftback
Luzera4.350 milimetro

Kanpo estekak aldatu