Torre delle ore (Lucca)
Torre delle ore (baita ere Torre dell'Orologio edo Tor dell'òre bertako dialektoan, euskaraz Orduen edo Erlojuaren Dorrea) Lucca hiriko Erdi Aroko dorre ugarien artean altuena da (gaur egunera iraun dutenen artean). Erdi Aroko Toscanan hirietan ugalde ziren dorre altuen adibide bat da. Via Fillungo eta Via dell'Arancio kaleen kantoian kokatzen da, 50 metroko altuerarekin. Barrutik, 207 mailako eskailera dauka, egurrezkoa. 2015. urtetik irekita dago bisitetara.
Torre delle ore (Lucca) | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Probintzia | Luccako probintzia |
Italiako udalerri | Lucca |
Koordenatuak | 43°50′N 10°30′E / 43.84°N 10.5°E |
![]() | |
Arkitektura | |
Azalera | 500 m² |
Ondarea | |
Objetu kopurua | 1 item (en) ![]() |
Bisitariak urtean | 2.400 |
Kontaktua | |
Helbidea | Via Fillungo eta Via Arancio, 1 |
Historia Aldatu
1390. urtean erabaki zuen Luccako komunak erloju publiko bat izateko dorre hau eraikitzea. Gaur egun duen erlojua 1754. urteko mekanismo bat da, Genevako Louis Simon eta Lucca bertako Sigismondo Caturegli maisuek egina.
Alegia lokala dago Luccan, bertako emakumezko bat, Lucida Mansi, dorrearekin lotu zuena. Mansik deabruari saldu omen zion arima, betiko gazte egoteko, baina trukean 30 urteren buruan arimaz jabetu behar zuen deabruak, elkarren artean hitzartu zutenez. 1623. urteko abuztuaren 23an, 30 urteko epea betetzear zela, dorrera igo zen Mansi erlojua geldiarazteko asmoz, ez zedin epea bete, baina nonbait ez zuen denbora geratzerik lortu eta deabruak arima eraman zion.
Iruditegia Aldatu
-
Erlojuaren Dorrea lehen planoan, eta hiriko dorre ugarietako bat atzerago.
-
Sarbidea, kalean.
-
Erlojuaren makina.
-
Lucca hiria dorretik ikusia,