Topic on Wikipedia:Txokoa

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Ekainaren 11tik 25era egingo den Nazioarteko Egunen editatoiaren bidez, Wikipedian garrantzi unibertsaleko kausei buruz ematen den informazioa hobetu nahi da gaztelaniazko, portugesezko, katalanezko, euskarazko, galizierazko eta asturierazko bertsioetan.

2022ko ekainaren 7a. - Nazio Batuek egunak eta asteak ematen dituzte gertaerak oroitzeko eta garrantzi globaleko gaiei buruzko kontzientzia sortzeko. Nazioarteko 185 egun dira, hainbat kausa sustatzeko hartzen direnak eta NBen Batzar Nagusiak adostutako egunetan ospatzen direnak.

Horien artean daude, adibidez, Nazioarteko Braille Eguna, Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna, Uraren Munduko Eguna, Irratiaren Nazioarteko Eguna, Autismoari buruzko Kontzientziazio Eguna, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna, Paludismoaren Munduko Eguna edo Emakumearen Nazioarteko Eguna.

185 egun ofizialetatik batzuek Wikipedian artikulua dute, beste batzuek ez. Kopurua desberdina da entziklopediaren hizkuntza-bertsio batetik bestera. Edukien arrakala hori murrizteko eta NBen Nazioarteko Egunek aldarrikatzen dituzten kausei ikusgarritasuna emateko, hainbat hizkuntzatan online editatzeko proposamena egiten dugu.

Nazioarteko Egunen Editatoia bultzatzen dutenak Wikimedia Españak, Wikimedia Portugalek, Amical Wikimediak, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak, Galipediak eta Wikipedia n 'asturianu dira; ekainaren 11tik 25era bitartean egingo da modu birtualean, gaztelaniazko, portugesezko, katalanezko, euskarazko, galizierazko eta asturierazko artikuluak sortu edo hobetzeko.

Nazioarteko Egunek halako gai bati buruzko sentsibilizazio-jarduerak sustatzeko aukera ematen dute. Gizarte zibileko, hezkuntza-sektoreko, tokiko eta nazioarteko gobernuetako eta beste erakunde batzuetako eragileak biltzen dituzte. Horiei guztiei dei egiten zaie entziklopedia askean gai horiei buruzko informazioa eta ikusgarritasuna areagotzeko, are pertsona gehiagorengana irits daitezen.

Wikipedia dela eta

Wikipedia ezagutza askearen iturri bat da mundu osoan. Sorkuntza kolaboratiboa da, 2001ean sortu zenetik mundu osoko milioika lagunek argitaratzen baitute. Wikipedia 300 hizkuntza baino gehiagotan dago eskuragarri eta guztira 55 milioi artikulu baino gehiago ditu. Gizadiaren historiako ezagutza libreko elkarlan-bildumarik handiena da, eta gaur egun bere edukia hilean 280.000 boluntario baino gehiagok osatutako komunitate bati esker sortu eta berrikusten da.


Sortu edo hobetu beharreko artikuluen zerrenda osoa: https://meta.wikimedia.org/wiki/International_Day_Edit-a-thon_2022/Articles/eu

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, lagunok! Editatoia dela eta, lauzpabost artikulu sortu ditut, baina, "International Day Edit-a-thon 2022/Articles" orrian, ez dira agertzen. Ez dakit akatsa den edo zerbait gaizki egin dudan. Norbaitek zerbait esan badiezadake, eskertuko nioke. Ondo segi.

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Aupa Joxan. Uste dut gaizki sortu dituzula orriak; hau behintzat, honela agertzen da: Lankide:Joxan Garaialde/Emakume-epaileen Nazioarteko Eguna. Hau da, lankide-orrian sartu duzu, ez artikuluen orrietan. Muitu behar duzu eta izen egokia ipini.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Bagiratuko ditut. Mila esker

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Begiratu dut, eta justu zeuk esandako horrekin lanean ari nintzelako agertzen zen horrela; gainerako guztiak ondo sortuta daude, eta, hala ere, ez dira agertzen. Begiratu, adibidez, Braillearen Nazioarteko eguna edo Hezuntzaren nazioarteko eguna. Mila esker

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)
Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aup, Koldo! Eskerrik asko zure zuzenketarengatik. Arrazoi duzu emakume-epaile eta emakume epaileren bereizketan. Dena den, emakumezko eta emakumeren artean, neuri gehiago gustatzen zait emakume, nahiz aspaldi honetan emakumezko eta gizonezko modan jarri den. Guk ez dugu inoiz horrela erabili, nahiz irakur eta entzunaren poderioz batzuetan niri ere eskapu egiten zaidan. Hala ere, zure esku.

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Biak ondo egonda, arazorik ez berriro "emakume epaile" jartzen baduzu.

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Aupa Joxan. Niri biak ondo agertzen zaizkit.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, berriro, lehengoarekin jarraituz, esan nahinuena zera da: "International Day Edit-a-thon 2022/Articles" orrialdean sartze bazara, agertzen dira egitatoian egin beharreko artikuluak. Hizkuntza bakoitzean dagoeneko eginak daudenak lauki urdin batean agertzen dira. Baina batzuek, ez dira urdintzen, adibidez, "Nazioarteko Novruz Eguna"", eta hori da "susmagarri" iruditzen zaidana. Izan daiteke denbora pasatzen utzi behar dela?

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Ez, badirudi Wikidatan euskarazko orria sartu gabe zegoela, auskalo zergatik. Besteekin ez da holako arazorik egon.

"Nazioarteko egunei buruzko editatoia" mezuari erantzun