Topic on Wikipedia:Txokoa

Euskaltzaindiaren 192. arauko izenen kontraesanak

5
Urtar (eztabaidaekarpenak)

Duela egun batzuk Euskaltzaindiak 192. araua argitaratu zuen, Nafarroako errege-erreginen euskal izenak zehazteko. Arau hau oso lagungarri izan daiteke Wikipedian euskal pertsona-izen asko zehaztu eta finkatzeko, eta Erdi Aroko beste izenak ere zehazteko erabil dezakegula uste dut.

Arau honetan, erabili beharreko izenak erabakitzeko irizpideak eta zerrenda bat eman dute. Zoritxarrez, irizpideak eta zerrendako izenak beti ez datoz bat.

Ondoren parez pare jarri ditut arau horretako izen batzuk. Ezkerrean Euskaltzaindiaren irizpideen araberako forma eta eskuinean Euskaltzaindiaren zerrendakoa:

Tota <> Toda

Filipe <> Felipe

Garindo <> Galindo

Auria <> Oria

Azeari <> Aznar

Berasko <> Belasko

Azearitz <> Aznaritz

Auribita <> Orbita

Sanoitz <> Santxitz

Semeno <> Ximeno

Semena <> Ximena

Ermesenda <> Hermesinda

Maiora <> Mayor

Ana <> Ane

Jakue <> Jaime

Lehenengo biak konpondu dituzte jada zerrendan, eta akats gehiago zuzenduko dituztela ezin da baztertu. Niri bitxia egin zait ikustea akats hauek gaztelaniako erdarakadak diruditela.

Galdera da, zein forma erabili behar dugu Euskal Wikipedian?

- A) Euskaltzaindiaren 192. arauko irizpideen araberakoa.

- B) Euskaltzaindiaren 192. arauko zerrendakoa (akats eta guzti, beraiek zuzendu arte).

Oharra: hemen ez gara eztabaidatzen ari Euskaltzaindiaren arauak jarraitu behar ditugun ala ez, arau horiek nola erabili behar ditugun baizik. Batez ere kontraesanak daudenean. Erregeen zenbakien arazoa oraindik eztabaida honetatik kanpo uztea eskertuko nuke, izenen gaia gehiago ez nahasteko.

Urtar (eztabaidaekarpenak)

Bide batez, txokoan Erdi Aroko izenen inguruan eztabaida itxi gabe dagoelarik, azken egunetan @Assar lankideak Erdi Aroko izenentzat irizpide berria asmatu du beste wikiliarien adostasunik gabe, eta aldaketa masiboak egiten ari da Wikipedian, batzuetan bere bot Assarbot-ekin, gehienetan erreferentziarik jarri gabe. Assarrek irizpide hau goiko zerrendako akats hauetatik sortu duela dirudi, eta Euskaltzaindiaren 192. arauko irizpideen aurka doala iruditzen zait. Beraz, gai hau txokoan eztabaidatzen dugun bitartean, Assarrek horrelako aldaketa gehiagorik ez egitea eskertuko nuke, eta Euskaltzaindiaren irizpideen aurkakoak desegitea. Wikipedian adostu gabeko aldaketak egiten jarraituko ez duela espero dut, bestela lankide hau blokeatzeko eskatu beharko nuke.

Assar (eztabaidaekarpenak)

Kaixo. Printzipioz, egiten ari naizen aldaketak Euskaltzaindiaren arau berriaren arabera egindakoak dira. Akatsen bat egin badut, abisatu mesedez. Hona hemen aldaketen laburpena:

  • Izena arauan badator, bere horretan utzi dut.
  • Izena edo deitura arauan ez badator, baina arauak beste toki batean aipatu badu nola egin duen erabakia hartzeko, aldatu dut. Adibidez, "Aznar" eta "Aznaritz" eta "Fernando" eta "Fernanditz". Arauak honakoa dio: "Eta Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak aztertu eta onartutako Deituren izendegian, bestalde, -itz amaiera proposatu da aski sistematikoki jatorriz patronimikoak ziren gaur egungo abizenen euskal idazkera gisa. Adibidez: Alvárez → Albaritz, Fernández → Fernanditz, Gómez → Gomitz, Jiménez → Ximenitz, López → Lopitz/Lopetz, Ramírez → Ramiritz Horrenbestez, irizpide gisa, bide horri jarraitzea hobetsi da. Horregatik, Enekotik Enekoitz, Gartziatik Gartzeitz, Ramirotik Ramiritz, Aznaretik Aznaritz… egin da.". Arauan ez da inon agertzen ez "Errando-Errandoitz" ez "Azeari-Azearitz", eta bai agertzen dela "Aznar-Aznaritz" eta "Fernado".
  • Euskaltzaindiaren izenen zerrendan "Azeari" eta "Errando" agertzen dira, bai. Baina "Aznar" eta ·Fernando" ere agertzen dira. Beraz, biak dira euskal izenak. Eta goian esan dudan moduan, argitaratu berri duten arauan "Aznar" eta "Fernando" daude bakarrik.
  • Egin dudan beste aldaketa bat izan da inon existitzen ez den "Ontzaluitz" ezabatzea, eta EODAn bai agertzen den "Gontzalitz" jartzea.
  • Ximenori dagokionez, arauan argi eta garbi dio "Ximeno etxea / ximenotarrak" direla.
  • Santxitz abizenari dagokionez, oraindik argiago ezartzen du horixe dela erabili beharrekoa.
  • Amaitzeko, "Garindo - Garindoitz" eta "Berasko - Beraskoitz" ez ditut aldatu ("Galindo" eta "Belasko" dira beste aukerak), oraindik zalantzak ditudalako nola jarri behar diren., eta arauak ez dituelako argi zehazten: "Belasko" bat ageri da baina "Beraskita" bat, eta "Galindo" bat. Baina hori bai, orain wikipedian ditugun "Beraskoitz" eta "Garindoitz" asmakizunak dira, ez daude EODAn.
  • Eta ez naiz sartu "Didako" izenarekin, baina uste dut, Euskaltzaindiak arau berrian irizpide modura ezartzen duenari kasu eginda, "Diego" jarri behar dela.
Urtar (eztabaidaekarpenak)

Arau honen arabera, Euskal izendegiko Didako eta Errandoren gainetik, santutegiko Diego eta Fernando erabili behar dira. Aldaketa horiek Wikipedian eginda daude jada.

Lehen esan dudan bezala, hemen kontua da erabakitzea arauko irizpidea ala zerrenda hobesten dugun, haien arteko kontraesanak baitaude. Mesedez, erantzun baino lehen, araua eta nire mezuak arretaz irakurri.

Assar zerrendako izenen aldekoa dela dirudi. Baina izen horiek hartuta irizpide berria sortu du. Zerrendan ez dauden beste pertsonekin adostu gabeko irizpide bat erabiltzen ari da.

Urtar (eztabaidaekarpenak)

Wikipedian erreferentziak jartzea ezinbestekoa da. Baina gero erreferentzia horiek irakurriko direla pentsatzen dut, batez ere eztabaidatzeko garaian. Batzuetan erreferentzia desberdinek, edo irakurketa desberdinek, emaitza desberdinetara eraman gaitzakete. Hala ere, ezin da onartu esatea wikilari batek izen bat asmatu duela, erreferentzia egokia eman baldin badu.

"Euskaltzaindiaren 192. arauko izenen kontraesanak" mezuari erantzun