Topic on Wikipedia:Txokoa

Zorion (eztabaidaekarpenak)

Kaixo denei,

Ez dakit nola esan ''Konderriko eskualdeko udalerri (Quebec)'' edo ''Konderri eskualde udalerri (Quebec)'' ko-rik gabe. Ez dut aurkitu erreferentziarik. Ez dakit hitz bakoitzaren aurrean letra larriak jartzen ditudan ala ez. Eskerrik asko laguntzagatik.

Oraina (eztabaidaekarpenak)

@Egun on @Zorion:! Nik "Konderriko eskualdeko udalerri (Quebec)" edo agian hobeto "Konderriko eskualdeko udalerriak (Quebec)" jarriko nuke. Ondo izan.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Kaixo Zorion, atzerapen pixka batez. "Konderri eskualdeko udalerri" dirudi egokiena, "konderri eskualde" hitz elkartuari -ko lokatiboa gehituz. Antzeko jokatzen dute EHUko izendegian eta Eusko Jaurlaritzako sailen izenetan (-ko -ren, ikus "Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren").

Ez nuke letra larri/maiuskularik erabiliko. Goraintzi!

"Konderriko eskualdeko udalerri (Quebec)" mezuari erantzun