Topaz (1969ko filma)
Topaz 1969ko Alfred Hitchcock britainiar zinema zuzendariaren suspense filma bat da. Leon Uris idazlearen Topaz eleberrian oinarritua dago. Bertan, Frederick Stafford, Dany Robin, John Vernon, Karin Dor, Claude Jade, Michel Subor, Michel Piccoli, Philippe Noiret eta John Forsythe aktoreek antzeztu zuten. Filma 1962. urtean girotua dago, Gerra Hotza puri-purian zegoen unean eta Kubako misilen krisia jazo zenean.
Filma honetan Alfred Hitchcocken filma gehienetan bezala zuzendariak cameo edo agerpen laburra burutu zuen, hain zuzen ere 30. minutuan gertatzen da eta Hitchcocken umore berezia agerian uzten du: erizain batek daraman gurpildun-aulkitxo batean doan gizon baten papera antzezten du, erazaina gelditzean, gizona gurpildun-aulkitxotik altxatu, beste gizon bat agurtu eta biak elkarrekin oinez joaten direlarik.
Argumentua
aldatuBoris Kusenov (Per-Axel Arosenius) errusiar militarra eta bere familiak Sobietar Batasuna klandestinoki laga eta AEBetan bizitzen jarri dira. Kusenovek Michael Nordstrom (John Forsythe) estatubatuar agenteari NATOn infiltratua dagoen Topaz deritzon frantziar espioi bat Sobietar Batasunari informazioa pasatzen ari zaiola azalduko dio. Michael bere adiskidea den André Devereaux (Frederick Stafford) frantziar lankidearekin harremanetan jarri eta biak traidorea atzemateari ekingo diote.
Iruditegia
aldatuAktoreak
aldatu- Frederick Stafford: André Devereaux
- Dany Robin: Nicole Devereaux
- John Vernon: Rico Parra
- Karin Dor: Juanita de Córdoba
- Claude Jade: Michèle Picard
- Michel Subor: François Picard
- Michel Piccoli: Jacques Granville
- Philippe Noiret: Henri Jarre
- Per-Axel Arosenius: Boris Kusenov
- Roscoe Lee Browne: Philippe Dubois
- John Forsythe: Michael Nordstrom
Kanpo estekak
aldatu- Topaz filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)