Topatu!

Topatu.eus» orritik birbideratua)

Topatu! Internet bidezko informazio hedabidea izan zen 2010etik 2020ra, albisteak euskara hutsez astero argitaratzen zituena. Gaur egun, Klak! komunikazio hedabidea bezala ezagutzen da. Hedabidea Euskal Herriko gazteei zuzenduta zegoen eta idazleak, hain zuzen, gazte talde bat ziren.

Topatu!
MotaEuskal Herriko informazio hedabide digitala
Fitxa teknikoa
HizkuntzaEuskara
FormatuaDigitala (webgunea)
Gai nagusiaEuskal Herriko kultura eta gertakariak
Banaketa
Banatze-eremuaEuskal Herria
https://topatu.eus

Lehen argitalpena 2010. urtean egin zen webgunean. 10 urtez argitaratu ziren Euskal Herriko kultura eta gertakarien inguruko albisteak. 2020ko martxoaren 1ean aditzera eman zen hedabidearen itxiera. Hedabideko idazleak batez ere Euskal Herriko gazteak ziren. Hedabidearen webgunea ikusgarri dago gaur egun eta bertara igotako eduki guztiak eskuragarri daude.

Hedabidearen webgunea hainbat atalek osatzen dute. Hauen artean bloga eta multimedia saioak aurkitzen dira. Blogean idazleen artikuluak aurkitu daitezke, gai ezberdinen ingurukoak. Multimedia atalean argazkiak, dokumentalak eta erreportajeak bezalako edukiak daude. Hedabideak Izarapeko aholkuak sailaren bitartez interakzioa sortzen zuen irakurleen eta idazleen artean, galdera-erantzuna bezalako formatua erabiliz.

2020ko otsailaren 28an mahainguru bat antolatu zen Gasteizen hedabidearen 10. urteurrenaren harira. Maider Galardi, Ion Telleria, Igor Goikolea eta Garazi Conde komunikatzaileak batu zituen Gazte Proiektu Komunikatiboaren etorkizunak eztabaidatzeko.

Hedabidearen idazleen artean hauek aurkitzen dira: Gaizka Suarez, Iratxe Letona, Maialen Alvarez, Iñigo Etxezarreta eta Irati Majuelo.

Kanpo estekak

aldatu