Tooraneena (irlanderaz Tuar an Fhíona) Irlandako hegoaldeko Waterford konderriaren mendebaldean dagoen udalerri txiki bat da. Sliabh gCua barrutian dago, Comeraghs eta Knockmealdown mendien artean. Clonmel eta Dungarvan udalerriak elkarlotzen dituen R672 errepidetik iristen da. Dungarvan hiritik 20 kilometrora eta Clonmel udalerritik 19 kilometrora dago.

Tooraneena
Tuar an Fhíona
herrixka
Administrazioa
Herrialdea Irlandako Errepublika
Lurralde Historikoa
Konderria
Munster
Waterford konderria
Geografia
Koordenatuak52°12′N 7°42′W / 52.2°N 7.7°W / 52.2; -7.7
Map
Demografia
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00

Udalerrian St Mary's eskola nazionala (lehen mailako hezkuntza), joko zelaia, herri aretoa, eliza katolikoa, bi taberna, denda eta herri parkea ditu. Herriko Elkarte Atletiko Gaelikoko (GAA) taldeak kilometro bat iparraldera dauden zelaietan jokatu ohi du.

Kanpo estekak aldatu