Tongako itsas hobia Ozeano Barean dagoen itsas hobi bat da, tokirik sakonenean 10.882 metroko sakoneraraino iristen dena. Kermadec-Tonga Subdukzio gunearen iparraldeko muturrean dago. Subdukzio gune aktiboa da, non Pazifikoko plaka Tongako plakaren eta Indoaustraliako plakaren azpian subduzitzen den. Tongako itsas hobia iparraldetik ipar-ekialderantz hedatzen da, Kermadec uharteetatik Zeelanda Berriko Ipar uharteraino. Itsas hobiak Tongako plakaren iparraldean mendebalderantz egiten du, eta ertz transformanteko gune bihurtzen da.

Tongako itsas hobia
Datu orokorrak
Garaiera−10.817 m
MotaItsas hobi
Geografia
Map
Koordenatuak22°56′41″S 174°43′59″W / 22.944722222222°S 174.73305555556°W / -22.944722222222; -174.73305555556
Estatu burujabe Tonga
Ur-gorputzaOzeano Barea

Itsas hobi hartan daude Apollo 13 huts egindako misioaren isotopo erradioaktiboen sorgailu termoelektrikoaren azken hondarrak.

Kanpo estekak aldatu