Tom Gehrels (Haarlemmermeer, Herbehereak, 1925eko otsailaren 21a - Tucson, Arizona, AEB, 2011ko uztailaren 11) estatubatuar astronomo bat izan zen, Planeta Zientzien irakaslea eta astronomoa Arizonako Unibertsitatean. Lau mila asteroide baino gehiago aurkitu zituen, horien artean 1979 Sajarov, 2247 Hiroshima, 4065 Meinel eta 11184 Postma.

Tom Gehrels

Bizitza
JaiotzaHaarlemmermeer1925eko otsailaren 21a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
 Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaTucson2011ko uztailaren 11 (86 urte)
Hezkuntza
HeziketaLeidengo Unibertsitatea
Chicagoko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaGerard Peter Kuiper
Doktorego ikaslea(k)Clifford Stoll (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakastronomoa eta Erresistentziaren kidea
Enplegatzailea(k)Arizonako Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

Biografia aldatu

Nerabea zenean, Bigarren Mundu Gerraren garaian, Gehrels herbeheretar erresistentziaren kide aktibo bat izan zen. Ondoren Ingalaterrara ihes egin zuen, baina berriz itzularazi zuten Specials Operations Executive delakoa antolatzeko.

Tom Gehrels Neil Gehrels, Jo-Ann Gehrels eta George Gehrelsen aita da.

Karrera aldatu

Gehrels aitzindari bat izan zen asteroideen sistema fotometrikoaren garapenean 1950eko hamarkadan, eta izar eta planeten polarizazioaren dependentzia ikertu zuen hamarkada berean. Beranduago, bere oharren segida luze bat argitaratu zuen Astronomical Journalen.

Cornelis Johannes van Houten eta honen emazte zen Ingrid van Houten-Groeneveldekin taldea osatuz lau mila asteroide baino gehiago aurkitu zituen, horien artean Apolo familiako asteroideak, Amor familiakoak eta dozenaka troiar asteroide, Palomar Behatokian 48 hatzbeteko Schmidt teleskopioarekin ikuspen berezi bat eginez eta Leidengo Behatokiko bi herbeheretar astronomoekin emaitzak alderatuz lortu zuten, hauek emaitza horiek asteroide berrika aurkitzeko aztertu zituztelarik. Hirukoteak 4000 asteroide baino gehiago akreditatuak ditu. Gehrelsek zenbait kometa ere aurkitu ditu, horien artean 64P/Swift-Gehrels, 78P/Gehrels 2, 82P/Gehrels 3 eta 90P/Gehrels 1 aldikako kometak daudelarik.

Gehrelsek espazio zientziako testu liburu sail bat hasi zuen, mailarik aurreratuenean dagoena. University Arizona Pressen lehen 30 liburukien editore nagusia izan zen, eta argitalpenen estiloa ezarri zuen bere partehartzearekin, eta horietako seiren editorea ere izan zen. Spacewatch espazio ikuspen programa ere abiarazi zuen eta, horien artean Lurretik gertuko asteroideak zeuden asteroide eta kometen estatistikak lortzeko inkesta elektronikoaren Ikertzaile Nagusia izan zen. Bob McMillan elkarrikertzaile eta managerra zen, eta Ikertzaile Nagusi izatera pasa zen 1997an.

Gehrelsek zientzietan graduatu gabeko ikasleentzat kurtso bat eman zuen Tucsonen ipar hemisferioko udazkenean, eta bere klaseen bertsio labur baten konferentziak eman zituen udaberrian Indiako Ahmedabad hiriko Fisika Ikerkuntzako Laborategian, nongo biziarteko kide izan zen. 2007an Harold Masursky saria jaso zuen astronomia zientzietan emandako zerbitzu bikainagatik.

Lanak aldatu

  • Physical Studies of Minor Planets, Tom Gehrelsek editatua (1971), NASA SP-267
  • Planets Stars and Nebulae Studied With Photopolarimetry, Tom Gehrelsek editatua (1974), ISBN 0-8165-0428-8
  • Jupiter: Studies of the Interior, Atmosphere, Magnetosphere, and Satellites, Tom Gehrels eta Mildred Shapley Matthewsek editatua (1976), ISBN 0-8165-0530-6
  • Protostars & Planets: Studies of Star Formation and of the Origin of the Solar System, Tom Gehrels eta Mildred Shapley Matthewsek editatua (1978), ISBN 0-8165-0674-4
  • Asteroids, Tom Gehrels eta Mildred Shapley Matthewsek editatua (1979), ISBN 0-8165-0695-7
  • Saturn, Tom Gehrels eta Mildred Shapley Matthewsek editatua (1984), ISBN 0-8165-0829-1
  • Asteroids II, Richard P. Binzel, Tom Gehrels eta Mildred Shapely Matthewsek argitaratua (1989), ISBN 0-8165-1123-3
  • Hazards Due to Comets and Asteroids, editado por Tom Gehrels, Mildred Shapley Matthews y A. M. Schumann (1994), ISBN 0-8165-1505-0
  • On the Glassy Sea, in Search of a Worldview, Tom Gehrels (2007, jatorrian 1988an argitaratua), ISBN 1-4196-8247-4
  • Survival Through Evolution: From Multiverse to Modern Society, Tom Gehrels (2007), ISBN 1-4196-7055-7