Tomas Etxabarri

Tomás Etxabarri» orritik birbideratua)

Tomas Etxabarri Ostiz (Doneztebe, Nafarroa, 1908Gasteiz, 1990eko irailaren 16a) euskal musikagile eta irakasle ezaguna izan zen. Nafartarra jaiotzez ia bizitza osoa Gasteizen eman zuen.

Tomas Etxabarri
Bizitza
JaiotzaDoneztebe, 1908
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz1990eko irailaren 16a (81/82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta katedraduna

Biografia

aldatu

Musika lehen ikasketak Iruñeko Kontserbatorioan egin zituen. Ondoren, Madrilgo Kontserbatoriora joan zen non, besteak beste, Joakin Larregla, Piano-jotzaile nafarra, eta Benito García de la Parra izan zituen irakasle; haiekin kalifikazio nagusiak lortu zituen. Oso gazte Gasteizera bizitzera joan zen. Bertan, 1937tik 1974ra, Kontserbatorioko zuzendaria izan zen. Haren ikasleen artean Sabin Salaberri musikari ezaguna egon zen. 1974an erretreta hartu zuen.[1] 1975an, bere lan pedagogikoa eskertzeko Gasteizko Udalak hiriaren Zilarrezko Domina eman zion.

Erreferentziak

aldatu
  1. Sabin Salaberri Urzelai: "Echávarri Ortiz, Tomás" artikulua, Casares, E. (zuzendari): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericano. Madril, Sociedad General de Autores y Editores, 1999. 4.liburuki, 583.or.

Kanpo estekak

aldatu