Tolosako Udal Txistulari Banda

Tolosako Udal Txistulari Banda sei musikarik osatzen dute, horien artean lau txistularik eta beste bi perkusio jolek. Zereginen artean igandeetako goiz guztietan diana eta herriko jaietan jotzea daude. Tolosako dantzari eta koru taldeekin elkarlanean ere aritzen da. Diana alde zaharreko kaleetan barrena egiten da eta auzoetara hedatzen da ere. Horrez gain, Udalbatza laguntzen du egin ohi diren ekitaldi berezietan. Gaur egun Ion Garmendia Anfurrutia da bandako zuzendaria.[1]

Tolosako Udal Txistulari Banda
Datuak
JatorriaTolosa (Gipuzkoa)
 Euskal Herria
Musika motaTxistua
Urteak1916

Historia aldatu

Txistularien Udal Banda izen ofiziala estreinakoz 1916an agertzen da, horrela iragartzen baita urte horretako Iruñeko festetan.[2]

Aurrekariak aldatu

1658 urtean aipatzen da lehen aldiz Udalaren soldatapeko txistulari baten kontratazioa agiri batean, nahiz eta pentsatzeko den lehenago ere izango zela soldatapeko txistulariren bat garai hartan erabiltzen zen "danbor" edo "juglare" izenarekin. 1658ko agirian azaltzen den lehen txistulari hori Miguel Leitzakoa zuen izena. 1681eko agirian Pedro San Martin aipatzen da, eta 1690ekoan Juan Urrutiaren kontratua agertzen da, urtean 24 dukatu kobratzen zituena.[3]

1700 inguruan Ariznabarreta txistulari sendia agertzen da. Lehena Joanes Ariznabarretan izan zen, Jose, haren semearekin batera aritzen zena. 1737an Antonio izeneko beste bat agertzen da 1762an erretiratu bitarte aritu zena. Azken honek Martin Puldainekin eta Francisco Antonio Ureta azkoitiar danbor jolearekin aritzen zen.[3]

1773an Francisco Javier Arenaza aritzen zen urtean 1.100 errealen truke. 1785en hil zen eta hura ordezkatzeko Udalak oposaketa bat antolatu zuen. Bertara aurkeztu ziren Lorenzo Manterola, Aiako musikari juglarra, eta Juan Ignacio Etxaide, Oriokoa. Epaimahai nor kontratatu adostu ezinik ibili zenez, Joseph Joaquim Martirena alkateak erabaki salomoniko bat hartu zuen eta biak kontratatu zituen, bakoitzari soldataren erdia eskainiz. Itxura denez formula horrek ez zuen funtzionatu eta Materola geratu zen bakarrik postuarekin.

Tartean aritu zen beste musikari ezaguna Hilarion Bengoa durangarra izan zen. Herrialde osoan oso ezaguna zen eta Kantabrian eta Gaztela aritua izan zen ere. Denbora gutxian egon zen Tolosan laster Donostiara joan baitzen.

Txistulari ospetsuak aldatu

  • Francisco María Arsuaga Letemendia, Txango.
  • Juan Antonio Sarasola Zubillaga.
  • Miguel Martinez de Lezea Laskurain.
  • Iñaki Letamendia Loinaz.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Mikel Gotzon, Telleria Tapia. (2012). Tolosako Txistulariak. Zazpiko, 10 or..
  2. Iñaki, Lizanasoro. (1985). Tolosa herri musikaria. Tolosako Udala, 72 or. ISBN 84-7086-133-6..
  3. a b (Gaztelaniaz) Telleria, Mikel Gotzon. (2012). Tolosako Txistulariak. Zazpiko, 3 or..