Toledoren ikuspegia (Zuloaga)

Toledoren ikuspegia Ignacio Zuloagaren margolan ospetsua da. Bertan Grekoaren estiloarekin bat egin zuen. Hiriaren panoramika osoa ikus daiteke argi berezi batez argituta.

Toledoren ikuspegia
Jatorria
Ezaugarriak

EzaugarriakAldatu

Ez zen hau hiriaren ikuspegia azaldu zuen lehen aldia; esaterako Maurice Barrés-en erretratuan antzeko panoramika ikus daiteke baina beste honetan indar guztia hiriaren gainean kokatzen da. Gaztelako paisaiak garrantzi handia izan zuen Eibarko artistaren lanetan.[1] Irudia gogorra eta latza da: hiria argiz gainezka agertzen da; atzean, zeru nahasia ikus dezakegu, leku askotan beltza, ekaitza baten itxuraz. Begetazio aztarna bakarra lehen planoaren eskuinean ikus daiteke, zuhaixka txiki batzuk. ez da inor ikusten paisaia beldurgarri horretan.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu


Kanpo estekakAldatu