Toledoko bista

Grekoaren margolana
Toledoren ikuspegia» orritik birbideratua)

Toledoko bista[1] Grekoaren margolan ospetsu bat da. Garai hartan normala ez zen paisaiaren ikuspegia azaltzen du. 1598-1599 urtetan egina, ikusgai dago Metropolitan Museum of Art museoan, View of Toledo izenburuarekin (edo, batzuetan, Toledo in a Storm). Estiloaren ikuspuntutik, manierismoan kokatu daiteke baina elementu batzuk oso garaikideak dira.

Toledoko bista
Jatorria
Sortzailea(k)Grekoa
Sorrera-urtea1596
IzenburuaView of Toledo
Mugimenduamanierismoa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura
Dimentsioak121,3 (altuera) × 108,6 (zabalera) cm
Genero artistikoapaisaia margolaritza
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaMetropolitan Museum of Art
BildumaMetropolitan Museum of Art
Inbentarioa29.100.6
JabeaLouisine Havemeyer (en) Itzuli

Ezaugarriak aldatu

Manierismoren estiloan egina, margolanak Toledo hiria erakusten du baina ez modu errealista batez. Benetako Toledoren irudia Grekoak aldatu egin zuen lan honetan, eraikina batzuk aldatuz eta beste batzuk asmatuz. San Servando gaztelua, bestetik, bai dago ondo jasota. Halaber, Toledoko katedrala eta Toledoko alkazarra. Erdian Tajo ibaia eta Alcántarako zubia ikus daitezke.

Argiak garrantzi handia du lan honetan. Hiri osoa argi irreal batez inguratuta dago. Misterioa da artistak zer lortu nahi zuen lan honetan. Batzuen ustez garaiko Toledoren espiritualitatea adierazi nahi zuen horrekin.

Balorazioa aldatu

Hau da Grekoak margotutako bi paisaietako bat. Bestea, Toledoko bista eta planoa, hiri bereko Grekoaren Museoan dago. Dena dela, hau da paisaiaren errepresentazio hutsa den bakarra. Halaber, Espainiako margolaritzan jasotako lehendabiziko paisaiaren bat da; aurretik, Pizkundean eta Manierismoa, paisaiak ez ziren berezko genero bat.[2]

Ez dakigu ze helburu zuen egilea lan honekin. Hala ere, Vincent van Goghen Gau izartsua eta Joseph Turneren paisaiekin batera mendebaldeko arteare zeruaren errepresentazio onenetariko bat bezala onartua dago espezialisten arabera. Espresionistek eta surrealistek margolan hau goraipatu zuten.[3]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu