Toledoko bista (Zuloaga)

Toledoko bista Ignacio Zuloagaren margolan ospetsu bat da. Bertan Grekoaren estiloarekin bat egin zuen. Hiriaren panoramika osoa ikus daiteke argi berezi batez argituta.

Toledoko bista
Jatorria
Ezaugarriak

Ezaugarriak aldatu

Ez zen hau hiriaren ikuspegia azaldu zuen lehen aldia; esaterako Maurice Barrésen erretratuan antzeko panoramika ikus daiteke baina beste honetan indar guztia hiriaren gainean kokatzen da. Gaztelako paisaiak garrantzi handia izan zuen Eibarko artistaren lanetan.[1] Irudia gogorra eta latza da: hiria argiz gainezka agertzen da; atzean, zeru nahasia ikus dezakegu, leku askotan beltza, ekaitza baten itxuraz. Begetazio aztarna bakarra lehen planoaren eskuinean ikus daiteke, zuhaixka txiki batzuk. ez da inor ikusten paisaia beldurgarri horretan.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu