Toledoko XV. kontzilioa
Toledoko XV. kontzilioa Hispania Bisigodoan egin zen kontzilio bat izan zen. Toledoko Apostolu Santuen Elizan egin zen 688ko maiatzak 11n hasita eta une horretan erregea zen Egikak deitua. Bertan hirurogeita sei gotzainek (metropoliarrak barne) zortzi abadek, katedraletako hiru dignatariok eta jauregiko hogeitasei goi funtzionariok parte hartu zuten.
Toledoko XV. kontzilioa | |
---|---|
Mota | sinodo |
Denbora-tarte | 688ko maiatzaren 11 - 688 |
Kokaleku | Toledo |
Herrialdea | Toledoko Erresuma bisigodoa |
Jorratutako gaiak
aldatuKontzilioak Julian Toledokoaren postura ideologikoa berretsi zuen Kristoren "bi borondateak" bezala ezagutzen den gaian, honi buruzko hamazazpi kanon onartu zirelarik.
Baina kontzilio honen ospakizunaren arrazoi nagusia Egika erregeak bere aitaginarreba zen Ervigiori errege familia eta herriarentzako justizia defendatzea zin egin ziola izan zen, eta betebehar hori bateraezintzat jotzen zuen herritarrei aurreko erregeak usurpatutako guztia itzuli behar izatea suposatzen baitzuen, eta, beraz, zin honetatik askatzea eskatzen zuen.
Gotzainek onura publikoa erregearen nahien gainetik zegoela iritzi zuten, Ervigioren familia, zigortua eta desjabetua izateko jabetze horietan erruduntasuna frogatu behar zela adieraziz babesten saiatu ziren arren.
Aurrekoa Toledoko XIV. kontzilioa |
Toledoko kontzilioak 688 |
Ondorengoa Toledoko XVI. kontzilioa |