Tokyo Godfathers

Satoshi Konek zuzendutako 2003ko filma

Tokyo Godfathers (japonieraz: 東京ゴッドファーザーズ Tōkyō Goddofāzāzu?, euskaraz: «Tokioko Aitabitxiak») Satoshi Kon zuzendariaren anime bat da, Studio Madhousek bizia emandakoa. John Forden 1948ko 3 Godfathers westernak zuzendariaren hirugarren film honen molde gisa balio izan zuen.[1]

Tokyo Godfathers
Jatorria
Argitaratze-data2003
Izenburua東京ゴッドファーザーズ
Jatorrizko hizkuntzajaponiera
Jatorrizko herrialdeaJaponia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo eta theatrical release (en) Itzuli
Honen izena darama3 Godfathers (1948ko filma)
Ezaugarriak
Genero artistikoaabenturazko anime eta manga, komedia-dramazko anime eta manga, Gabonetako filma, LGBTeei buruzko filma eta animated film with LGBT character(s) (en) Itzuli
IraupenaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta"
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Satoshi Kon
Gidoigilea(k)Keiko Nobumoto (en) Itzuli
Satoshi Kon
[[Kategoria:Keiko Nobumoto (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaMasao Maruyama (en) Itzuli
[[Kategoria:Masao Maruyama (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaMadhouse
EdizioaTakeshi Seyama
Bestelako lanak
MusikagileaKeiichi Suzuki (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaTokio
Historia
Jasotako sariak

sonypictures.jp…
IMDB: tt0388473 Filmaffinity: 344692 Allocine: 55142 Rottentomatoes: m/tokyo_godfathers Allmovie: v296501 Metacritic: movie/tokyo-godfathers TV.com: movies/tokyo-godfathers Netlix: 60034521Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube

Bilbea aldatu

Gin alkoholikoa, Hana drag queen ohia eta Miyuki iheslaria Tokion kale gorrian bizi ziren, Shinjuku barruti aberatsaren zaborrak eskaintzen zienari esker. Gabon-gauean, haien ibileratako batean zabor-poltsen artean umetxo bat topatu zuten. Haren gurasoen bila joan ziren, eta hirutzuk euren iraganari aurre egin behar izan zioten.

Pertsonaiak aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Miyuki aldatu

Taldeko gazteena da, etxetik ihes egin zuen, eztabaida batean bere aita -polizia-ofizier bat- aiztoaz larriki zauritu ostean. Aita bizirik atera zen, baina lotsagatik Miyukik ez zen etxera itzultzen ausartzen, zenbait biderrez berriro harremanetan jartzen saiatu arren. Edozelan ere, haurtxo desagertua ardurapean daukan ofiziera Miyukiren aita zenez, filmaren amaieran berriz elkartu ziren.

Hana aldatu

Hana gaueko taberna batean lan eta bizi zen. Gonbidatu mozkor batekin istilu bat izan ostean, etxe barik geratzea erabaki zuen. Ostera ere, lotsa piztaile nagusia da.

Gin aldatu

Gin bere emaztearekin eta alaba Kiyokorekin nahiko bizitza ohikoa igaro zuen. Bere alkoholismo eta joko-irrika dela-eta, zorraren amarruan gero eta gehiago jausten da, eta etxegabe bihurtzen da bere sendiari arazoak sahiestarazteko. Hana auto-istripu bat izateagatik erietxeratu behar izan zutenean, bere alabarekin berriz elkartu zen, bertan Kiyoko erizaina baitzen.

Ekoizpena eta argitaratzea aldatu

Filma, Satoshi Konen zuzendaritzapean, Studio Madhousek 2001etik 2003ra artean ekoitzi zuen. Pertsonaien marrazketa Kenichi Konishi eta Satoshi Konek berak sortu zuten; Nobutaka Ike erti-zuzendaria izan zen, eta musika Keiichi Suzukik ondu zuen.

Animea Japonian Sony Picturesek atera zuen 2003an. Horren ostean, besteak beste, ingelesera, frantsesera, espainierara eta errusierara itzuli zuten.

Erreferentzia aldatu

  1. «東京ゴッドファーザーズ:制作日誌» web.archive.org 2006-04-14 (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).

Kanpo estekak aldatu