Tokioko Ur Zentroa (japonieraz: 東京アクアティクスセンター Tōkyō akuatikusu sentā?) . igeriketaren, igeriketa sinkronizatuaren eta jauzien probak jokatu ziren bertan. Mori-Beach parkeko (辰巳の森海浜公園園) igerileku estalia da, Tokio ekialdeko Kōtō barrutiko Tatsumin dagoena.

Tokioko Ur Zentroa
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Metropolitan prefecture Tokio
Special ward of JapanKōtō
ChōchōTatsumi
Koordenatuak35°39′04″N 139°48′54″E / 35.6511°N 139.8151°E / 35.6511; 139.8151
Map
Historia eta erabilera
2020ko Udako Olinpiar Jokoak
Inaugurazioa2020
JabeaTokio
Arkitektura
ArkitektoaTokyo Metropolitan Government Bureau of Finance (en) Itzuli
Yamashita Sekkei (en) Itzuli
Tange Associates (en) Itzuli
Kontaktua
Helbidea東京都江東区辰巳二丁目2-1
Webgune ofiziala

Eraikuntza 2017ko apirilean hasi zen, eta 2020an amaitu zen. Eraikuntzaren kostu osoa, 56.700 milioi yen (471 milioi ) izan zen. Inaugurazioa, 2020ko martxoaren 22rako aurreikusita bazegoen ere, COVID-19 pandemia zela eta, atzeratu egin zen, eta 2020ko uztailaren 23an egin zen, publikorik gabe[1].

Igerilekua 2020ko Udako Olinpiar Jokoetarako eraiki zen, eta 12.000 ikusle har ditzake. Eraikina 2020ko Udako Paralinpiar Jokoetan igeriketa lehiaketetarako ere erabiliko da.

Eraikuntzak bi igerileku, eta uretan murgiltzeko igerileku bat ditu. Teilatua lurrean eraiki zen, eta poliki-poliki igo zen 37 metroko altueraraino. 160 metro luze, 130 metro zabal eta 10 metro lodi ditu, eta 7.000 tona pisatzen ditu. Etorkizunean, Ur Zentroak ehunka lehiaketa hartuko ditu urtero nazio, nazioarteko eta junior mailakoak. Gainera, Tokioko herritarrek ere igerilekua erabili ahal izango dute Jokoen ostean.

Historia aldatu

Zentroaren eraikuntza 2017ko apirilean hasi, eta 2019an amaitu zuen Tokioko Gobernu Metropolitarrak[2]. 2018an, KYBren (Tokioko auto enpresa) isolamendu sismikoko motelgailuen datuen manipulazioaren eskandaluak eztanda egin zuen, eta, eraikinean ere horrelako gailuak erabili zirenez, olio hidraulikoaren motelgailuak ordeztu behar izan zituzten[3]. Eraikina, Gazte Olinpiar Koparako, 2020ko martxoaren 22an irekitzekoa zen, baina bertan behera utzi zuten Japoniako COVID-19 pandemiaren eraginez. 2020ko urriaren 24an inauguratu zen kirol erakusketa batez[4].

Irudi Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu