Tota Azearitz

Toda Nafarroakoa» orritik birbideratua)

Tota Azearitz edo Tota Iruñekoalatinez: Tota Asnari; gaztelaniaz: Toda Aznárez— (876ko urtarrilaren 2 - 958ko urriaren 15) Iruñeko erregina Antso I.a Gartzezekin ezkondu zelako. Azeari Sanoitz Larraungoa eta Oneka Ortitz lehengusuen alaba eta Orti I.a Gartzezen iloba.

Tota Azearitz
Toda Aznares - The Portuguese Genealogy (Genealogia dos Reis de Portugal).jpg
Iruñeko Monarka

Bizitza
Jaiotza 876ko urtarrilaren 2a (egutegi gregorianoa)
Heriotza 958ko urriaren 15a (egutegi gregorianoa) (82 urte)
Hobiratze lekua San Millán de Susoko monasterioa
Familia
Aita Aznar Antso Larraungoa
Ama Oneka Fortun
Ezkontidea(k) Antso I.a Gartzez
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak politikaria

BiografiaAldatu

Abd ar-Rahman III.aren odoleko izebak,[1] 934an, Iruñeko Erresumarako bidean zegoen razzia bat zuzentzen ari zenean, bere ahaidetasun loturak aldarrikatu zituen kalifak bakea eman ziezaion eta bere erresumatik aldendu zedin. Abd ar-Rahmanek, erantzun bezala, Tota erregina musulmanen kanpamentuan aurkeztea eskatu zuen, asmo onen froga gisa. Tota Calahorran agertu zen bere segizioarekin, kalifa zegoen tokian, eta honek ohore handiz hartu zuen. Calahorran, erreginak basailutza eman zion Abd ar-Rahman III.ari, eta erasorik ez egiteko eta kalifarekin elkarlanean aritzeko hitzarmen bat sinatu zuen. Hitzarmen honen ondorioz, Totaren semea zen Gartzea Sanoitz Iruñeko errege bilakatu zen. Gainera, Tota eta kalifaren arteko itun honen ondoren, tropa musulmanek Iruñeko erresuma aliatua zeharkatu zuten eta Leongo Erresumaren aurka joan ziren, Araba eta Gaztela suntsituz.[2]

Suitzako Alpeetako San Galoren abadiako fraide baten 956. urteko albiste labur batek, 939. urteko musulmanek Simancasko guduan eta Alhándegan jasandako hondamena deskribatzean, Tota erreginari eman zion garaipena:

« Uztailaren 19ko ordu tertzia inguruan, Oton erregearen laugarren urtean, ostirala, 29. ilargian, eguzki eklipse bat gertatu zen. Egun berean, Galizia eskualdean, Tota izeneko erreginetako batek sarrazenoen armada kontaezin bat ia osorik suntsitu zuen, bere erregea eta beste 49 gerlariak izan ezik.[3][4] »


Bere biloba Antso I.a Leongoa, "Gizena" ezizena zuena, bere alaba Urrakaren semea, ez zen leondar eta gaztelar nobleen gustukoa. Hauek, Fernan Gonzalez kondea buru zutela, tronutik kendu eta Ordoño IV.a errege izendatu zuten. Tota erreginak, Antso III.ari, bere iloba zen Abd ar-Rahman III.arekin hitzarmen bat egiten lagundu zion, tronua berreskuratzeko. Horrela, Tota, Antso eta kalifaren armada bateratuek Leongo erresuma eraso zuten eta Ordoño kargutik kentzea lortu zuten.

Tota erreginaren hilobia, oso osaera errazeko sarkofagoa, Susoko monasterioaren atarian dago, garai hartan monasterioa Iruñeko Erresumarena baitzen. 2001. urteaz geroztik, bere izena duen kale bat du Iruñeko Arrotxapea auzoan.

Seme-alabakAldatu

Zazpi seme-alaba izan zituen:

ErreferentziakAldatu

  1. Martínez Díez 2005, I. lib: 314 orr. .
  2. Martínez Díez 2005, I. lib: 223 eta 314-17 orr. .
  3. Rodríguez Fernández 1998.
  4. Martínez Díez 2005, I. lib: 356 orr. .
  5. Martínez Díez 2005, I. lib: 258 orr. .
  6. Martínez Díez 2005, I. lib: 309 orr. .
  7. Martínez Díez 2005, I. lib: 329 orr. .

BibliografiaAldatu

  • Ibn Hayyan. (1981). Crónica del Califa Abderrahmân III an-Nâsir entre los años 912 y 942: (Al Muqtabis V), traducción de Jesús Viguera y Federico Corriente. Zaragoza: Anubar ISBN 84-7013-185-0.
  • Martínez Díez, Gonzalo. (2005). El Condado de Castilla (711-1038): la historia frente a la leyenda. Valladolid ISBN 84-9718-275-8.
  • Rodríguez Fernández, Justiniano. (1998). Ramiro II, rey de León. Burgos: La Olmeda ISBN 84-89915-01-6.
Eleberriak