Tivoli Lorategiak

Tivoli parkea» orritik birbideratua)

Tivoli Lorategiak (danieraz izen osoa Københavns Tivoli) Kopenhage hiriaren barruan dagoen jolas-parkea da. Munduko atrakzio parke zaharrena da Kopenhage ondoan dagoen Klampenborg-eko Dyrehavsbakken jolas-parkearen ondoren.

Tivoli Lorategiak
Tivoligardens2.jpg
Tivoli Lorategiak
Kokapena
EskualdeaHovedstaden
UdalerriaCopenhagen Municipality
Koordenatuak 55° 40′ 25″ N, 12° 34′ 06″ E / 55.673611111111°N,12.568333333333°E / 55.673611111111; 12.568333333333Koordenatuak: 55° 40′ 25″ N, 12° 34′ 06″ E / 55.673611111111°N,12.568333333333°E / 55.673611111111; 12.568333333333
Historia eta erabilera
Irekiera1843ko abuztuaren 15a
Jabea Q50404239 Itzuli
Izenaren jatorria Jardin de Tivoli, Paris (en) Itzuli
Arkitektura
Webgunea http://www.tivoli.dk/
Kontaktua
Helbidea Vesterbrogade 3
Webgune ofiziala

HistoriaAldatu

Hasiera batean Tivoli & Vauxhall izena eman zitzaion Parisko Tivoli lorategiak eta Londongo Vauxhall parkea gogora araziz. Georg Carstensen izan zen fundatzailea eta famatua da Kristian VIII-ari parkea egiteko baimena eskatzerakoan erabili zuen esaldia: jendea ondo pasatzen ari denean ez du politika kontutan pentsatzen. Erregeak mendebaldeko atetik gertu zegoen lur sail bat utzi zion errentan, 61.000 hain zuzen ere.

1843. urtean ireki zituen ateak. Hasiera hasieratik gauza exotikoak izan zituen parkeak, hala nola, Ekialde Urruneko eraikinak, zaldiko-maldikoak, musika emanaldiak, eta baita lorategi bitxiak, jatetxe eta kafetegiak eta baita mendi errusiar primitibo bat ere. Gauez argiek giro berezia jartzen zioten gainera parkeari.

Atrakzio bereziakAldatu

  • Pantomimeteatret: 1874. urtean eraikitako txinatar pantomima antzerkia; gerora Tivoliren sinbolo bihurtu da.
  • Rutschebanen errusiar mendia: 1914. urtean eraiki zuten, gaur egun ere lanean dirauen errusiar mendirik zaharrenetakoa da.
  • Tivolis Koncertsal: 1956. urtean inauguraturiko musika aretoa. Bertan ospatu zen 1964. urteko Eurovision abesti lehiaketa.
  • Himmelskibet zaldiko-maldikoa: 2006. urtean irekia, munduko zaldiko-maldiko garaiena da, 80 metrotako altueran baitago.


Tivoliko atrakzioakAldatu

Urte osoko atrakzioakAldatu

Izena Itzulpena (euskaraz) Abiadura Indar zentrifugoa Altuera Iraupena (bueltako) Bagoi kopurua Fabrikatzailea Martxan jarritako urtea Bestelakoak
Aquila Arranoa 4G-raino Zamperla 2013
Ballongyngen Globo kulunkaria 10 km/h 18,7 m 4-5 min 6 1943
Den flyvende Kuffert Maleta hegalaria 2,5–3 km/h 13 m 7,35 min 47 Mack rides 1993 Eszena kopurua: 32
Den lille Drage Dragoi txikia 3 min 8 Chance Manuefacturing CO. Inc. 2013 Hegalari txikia izeneko atrakzioa birmoldatua
Det Gyldne Tårn Urrezko dorrea 1,5 G 63 m S&S Worldwide, Inc. 1999
Dragebådene Dragoi txalupak 16 Ellehammer 2000 Izen zaharra: txalupak
Fatamorgana Fatamorgana 2,5 G 45 m 3 min Huss Park Attractions 2016 Fatamorganak dragoia ordezkatu zuen
Dyrekarrusellen Animalien karrusela 3 min 9 1920 Animaliak 1895 ingurukoak dira
Dæmonen Deabrua op til 62 km/h +4 G 28 m 2 Bolliger & Mabillard 2004
Fyrtårnet Itsasargia 4 m 3 min 6 Zamperla 2010
Galejen Piraten barkuak 45 km/h 1,45 min 20 1937
Himmelskibet Zeruko ontzia 3 m/s 80 m Funtime 2006
Kamelen Gameluak 26 km/h 1 Zierer Karussell- und Fahrzeugbau 2019 Gameluek karabana ordezkatu zuten
Linie 8 8. trena 10 km/h 7-10 min B&M 1969
Minen Meategia 4 min Mack rides 2003 Izen zaharra: bainuontziak
Monsunen Montzoia +4,2G 12 m Zierer Karussell- und Fahrzeugbau 2001
Nautilus Nautilus 15 km/h 5,95 m 12 Zierer Karussell- und Fahrzeugbau 2007
Mælkevejen Esne-bidea 10 Mack rides 2019 Esne-bideak Odin Express ordezkatu zuen
Pandaen Panda 5,5 m 1 S&S Worldwide, Inc. 2000
Radiobilerne Auto telegidatuak (autotxokeak) 10 km/h 3 min 18 I.E. Park 1964
Rutschebanen Errusiar mendia 60 km/h 12,6 m 2,15 min 5 Valdemar Lebech 1914 Aldi berean 3 tren ibil daitezke
Skærsilden Garbitokia 1952
TikTak TikTak 3 min 20 Mondial - World of Rides 2018 TikTak-ek ziba edo tronpoa ordezkatu zuen
Stjernetårnet Izarren dorrea 12 m 3 min Zamperla 2013
Tempeltårnet Tenpluko dorrea 9 m Heege OD 2000
Vertigo Vertigo 100 km/h 5,2 G 45 m 3 min 2 Technical Park 2009
Veteranbilerne Auto klasikoak 6 km/h 11-12 1959


Sasoika jartzen dituzten atrakzioakAldatu

  • Musika karrusela (Musikkarrusellen) (Urria, azaroa eta abenduan soilik) (2019an udaran ere martxan egon zen)
  • Ipotxen trena (Nissetoget) (Gabonak)
  • Zabudun edo kolunpiodun karrusela (Svingkarrusellen) (Urria, azaroa eta abenduan soilik)
  • Lanpara txinatarrak (Den kinesiske Lygte) (Gabonak)
  • Gabonetako espresoa (Juleekspressen) (Gabonak)
  • Mendiko txirrista (Kælkebakken) (Gabonak)
  • Sorginduak (Det Hjemsøgte) (Halloween)
  • Su artifizialak larunbatero (Maiatzetik Irailera)

IrudiakAldatu

Kanpo estekakAldatu