Tiraka Eusko Jaurlaritzan lan egiten duten hainbat euskaltzaleren ekimenez sortutako elkartea da, euskararen erabilera bultzatzeko Administrazioan. Bere kideek aldarrikatzen dute prest direla euren lana euskaraz egiteko oso-osorik. Ondorioz, Administrazioari eskatzen diote konpromiso tinko bat euskara lan tresna bihurtzeko.

Nahiz eta urte batzuetan aritu aipatutako helburuaren alde, 2007an inskribatu da ofizialki Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan. Bere egoitza soziala Lakuan (Gasteiz) dago.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Euskal Herriari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.