Ireki menu nagusia
Tinta txinatarrez egindako marrazkia.

Tinta txinatarra edo Txinako tinta, batez ere, kaligrafia txinatarrean, japoniarrean eta korearrean erabiltzen den tinta mota bat da. Marrazketa teknikoan eta Sumi-e (墨 絵) marrazketan gehien erabiltzen dena da. Geroago Japoniara iritsi zen XIV. mendean Muromatxi Aroan eta tintazko pintura monokromatikoak egiteko erabili zen, Txinako kulturaren eragin sakona zeuzkatenak eta Zen monjeek, Sumi-e teknikariaren sortzaileek, hedatu zutena.

PrestaketaAldatu

Txinako tinta txipiroi tintaz eta ikatz partikulez osatuta dago. Ikatza oso xehatutako erretxina gutxiko zuhaitzen adarren egosketatik dator, edo landare-olioen (hidrokarburoak) errekuntza-kedarretik, ikatz-pigmentu beltza sortzen dutenak. ura eta proteina-kola aglutinatzaile batekin, gelatinarekin, partikulak esekiduran mantentzen dituena. Tradizionalki, oreinkumeen adarretako kolarekin egindako tinta kalitate handienekoa zen purutasunagatik.