Tigrea ekaitz tropikal batean

Henri Rousseauren margolana

Tigrea ekaitz tropikal batean (frantsesez: Tigre dans une tempête tropicale) edo Harrituta! (frantsesez: Surpris!) Henri Rousseau margolariak 1891an egindako olio-pintura da. Egun Londresko National Gallery museoan ikus daiteke.

Tigre dans une tempête tropicale or Surpris!
Tigrea ekaitz tropikalean harrapatua edo Harrituta!
Surprised-Rousseau.jpg
Jatorria
SortzaileaHenri Rousseau
Sorrera-urtea1891
IzenburuaSurprised!
MugimenduaNaïfa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak128,9 (altuera) × 161,9 (zabalera) cm
Genero artistikoaanimal painting (en) Itzuli
TelesailaJungles (en) Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaNational Gallery
BildumaNational Gallery
InbentarioaNG6421

HistoriaAldatu

Rousseauk margolana Parisko Aretoan aurkeztu zuen baina ez zuen espero zuen arrakasta izan, jendearen axolagabekeria baizik. Horrek egilea desilusionatu zuen. Lehen izenburua "Harrituta!" izan zen eta horrela aurkeztu zuen 1891an Parisko Salon des Indépendants erakusketan.[1]

DeskribapenaAldatu

Margoak, orokorrean, xalotasuna azaltzen du. Ereduak bezala, Rousseauk pelutxeak eta etxeko landareak erabili zituen zeren eta berak ez zuen oihana ezagutzen.[2] Hau "Oihaneko margolanak" saileko lehenengoa izan zen.

Eszenak tigre bat erakusten du, oihanean, ekaitz tropikal batean. Harrapariak salto egiteko asmoz dago baina ez dakigu zeren gainean. Hala ere, margolariaren asmoa animalia menderakaitza eta arriskutsua erakustea zen, ingurune natural kezkagarri batean. Margolanaren gainean euria ikusten da, horretarako margo sasi-gardenak erabili zituen, eta, atzean, tximista.

Ikerlari batzuek lan honetan elementu sinbolikoak ikus nahi izan dituzte.

ErreferentziakAldatu

  1. .
  2. .

Kanpo-estekakAldatu