Tigre ibaia (Marañón)

Tigre ibaia Peruko ibai bat da, Marañón ibaiaren ibaiadar bat, Loreto departamenduaren amazoniar lurraldea zeharkatzen duena. 600 kilometro inguruko luzera du eta bere ahotik 200 kilometrotan zehar da nabigagarria.

Tigre
Tigre (es)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera598 km
Geografia
Map
Koordenatuak4°29′07″S 74°03′59″W / 4.485386°S 74.066391°W / -4.485386; -74.066391
Estatu burujabe Peru
Peruko eskualdea Loreto departamendua
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera54.200 km²
Arro hidrografikoaAmazonasen arroa
Ur-emaria2.700 m³/s
Bokalea
()
Marañón ibaia

Tigre ibaia Peruko Amazoniako lautadan dago, Amazonas ibaiaren ezkerraldeko ibarrean, Marañón ibaia eta Napo ibaiaren artean. Cunambo eta Pintoyacu ekuatoriar ibaien elkargunean jaiotzen da, Ekuador eta Peruren arteko mugan, Puerto Cunambon. Bere ahoa Ucayali ibaia Amazonasekin elkartzen den tokitik 65 kilometro mendebaldera dago. Tigre ibaiagandik mendebaldera jarraituta Parinari ibaia, Chambira ibaia eta Nucuray ibaia daude, hirurak behe lurretako ibai laburrak, Nanay ibaiaren antzeko erregimena dutenak.

Bere ibaiadarrik garrantzitsuenak Tangarana ibaia ezkerretik eta Corrientes ibaia (Tigre) (448 kilometroko luzera duena) eskuinetik dira. Bere ibarretan ia ez dago inongo asentamendurik, jada aipaturiko Puerto Cunambo izan ezik ibaiaren hasieran, eta Puesto Avanzado Gonzalez Suárez, Leoncio Prado, Pucaurco (Tangarana ibaiaren itsasoratzean) eta Intutu.

Kanpo estekak aldatu