Tigrea ekaitz tropikal batean
Tigrea ekaitz tropikal batean (frantsesez: Tigre dans une tempête tropicale) edo Harrituta! (frantsesez: Surpris!) Henri Rousseau margolariak 1891an egindako olio-pintura da. Egun Londresko National Gallery museoan ikus daiteke.
Tigre dans une tempête tropicale or Surpris! Tigrea ekaitz tropikalean harrapatua edo Harrituta! | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Henri Rousseau |
Sorrera-urtea | 1891 |
Izenburua | Surprised! |
Mugimendua | Naïfa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 128,9 () × 161,9 () cm |
Genero artistikoa | animal art (en) |
Telesaila | Jungles (en) |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | National Gallery |
Bilduma | National Gallery |
Inbentarioa | NG6421 |
Historia
aldatuRousseauk margolana Parisko Aretoan aurkeztu zuen baina ez zuen espero zuen arrakasta izan, jendearen axolagabekeria baizik. Horrek egilea desilusionatu zuen. Lehen izenburua "Harrituta!" izan zen eta horrela aurkeztu zuen 1891an Parisko Salon des Indépendants erakusketan.[1]
Deskribapena
aldatuMargoak, orokorrean, xalotasuna azaltzen du. Ereduak bezala, Rousseauk pelutxeak eta etxeko landareak erabili zituen zeren eta berak ez zuen oihana ezagutzen.[2] Hau "Oihaneko margolanak" saileko lehenengoa izan zen.
Eszenak tigre bat erakusten du, oihanean, ekaitz tropikal batean. Harrapariak salto egiteko asmoz dago baina ez dakigu zeren gainean. Hala ere, margolariaren asmoa animalia menderakaitza eta arriskutsua erakustea zen, ingurune natural kezkagarri batean. Margolanaren gainean euria ikusten da, horretarako margo sasi-gardenak erabili zituen, eta, atzean, tximista.
Ikerlari batzuek lan honetan elementu sinbolikoak ikus nahi izan dituzte.
Erreferentziak
aldatuKanpo-estekak
aldatu- (Ingelesez):Museoaren informazioa.