Herrialde Komuneroa

Espainiako alderdi politiko gaztelanista
Tierra Comunera» orritik birbideratua)

Herrialde Komuneroa (gaztelaniaz: Tierra Comunera, TC) Gaztelako (Espainia) alderdi politiko nazionalista edo gaztelanista da. 1991tik 2004ra alderdiak Herrialde Komuneroa - Gaztelako Alderdi Abertzalea (gaztelaniaz: Tierra Comunera - Partido Nacionalista Castellano) izena izan zuen.

Herrialde Komuneroa
Datuak
Izen laburraTC
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaEspainia
IdeologiaGaztelanismoa, federalismoa eta Aurrerakoitasuna
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1988ko azaroaren 7a
SorlekuaSoria
Desagerpena2009ko urtarrilaren 19a
Koloreak    
webgune ofiziala
TCren ekitaldia Toledon.

AldarrikapenakAldatu

TCk Gaztelatzat jotzen dituzten lurraldeen batasunaren alde egiten du: Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Madrilgo Erkidegoa, Kantabria eta Errioxa, besteak beste. Azken bi erkidegoetan eta Leonen, hala ere, ez du presentziarik. Alderdiaren eragin gune nagusia Burgosko probintzia da. Halaber, aipatu behar da Trebiñuko Konderriaren gaztelautasunaren defendatzailea ere badela (Izquierda Castellana ez bezala).

Hauteskunde emaitzakAldatu

1999an, ordu arteko bere emaitzarik onenak lortu zituen: 3 zinegotzi Burgosko Udalean, eta ordezkari bana Burgosko Diputazioan eta Gaztela eta Leongo Parlamentuan. Azken bi erakunde horietan ez du berriz ordezkaririk erdietsi.

2003ko hauteskundeetan emaitza kaskarragoak lortu zituen arren, zinegotzi kopurutan gora egin zuen, 72 hautetsi eskuratu baitzituen. Beti ere eragina Gaztela eta Leongo erkidegora mugatuz.

2007ko hauteskundeetan Alternativa por Castilla y León (ACAL) koalizioan aurkeztu zen Gaztela eta Leonen (besteak beste Bierzoko Bierzoko Alderdiarekin), bakarrik Gaztela-Mantxan eta Madrid es Castilla plataforman Madrilen. Era honetan, 22.297 boto lortu zituen erkidegoetako hauteskundeetan, aurkeztutako hautes-eremu guztietako %2,40a. Udal hauteskundeetan, berriz, botoak 14.367 izan ziren. Zinegotziak horrela banatu ziren: 13 Avilan, 64 Burgosen, 2 Cuencan, 2 Palentzian, 2 Salamancan, 2 Segovian, bat Sorian, 4 Toledon eta 2 Madrilen. Guztira 92 zinegotzi.

Kanpo-estekakAldatu