Tiempos de guerra

Tiempos de guerra (euskaraz: «gerra-garaia») Bambú Produccionesek sortutako telesaila da, 2017an Antena 3k igorri zuena.[1]

Tiempos de guerra
Jatorria
Jatorrizko herrialdea Espainia
Sasoi kopurua 1
Atalak 13
Ezaugarriak
Genero artistikoa film erromantikoa
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Antena 3 Television.svg Antena 3
Hasiera-data 2017ko irailaren 20a
Amaiera-data 2017ko abenduaren 20a
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Melilla
Kanpo estekak

SinopsiaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1921eko uztaila. Espainiako Gobernua Afrikako iparraldean dituen jabetzak mantentzeko borrokatzen ari da. Marokoko Protektoratu Espainiarrak ezin ditu Rif inguruko kabilak menderatu eta Abd el-Krim buru duten matxinatu riftarren aurrerapena geldiezina dirudi. Gainera, Espainiako Armadari Annualeko plaza erabakigarrian porrot gogor bat eragin berri dute.

Ofizialek eta tropek tropel nahasian ihes egiten dute haitzarteetan zehar, erriftarrek altueratik tirokatzen dituzten bitartean. Espainiako Armadaren bajak milaka dira. Melillako ospitaleetan, medikuek eta erizainek helburu bakarra dute: frontean zauritutako soldaduen bizia salbatzea.

Victoria Eugenia erreginaren aginduz, Espainiako Gurutze Gorriak Garaipenaren dukesak zuzendutako erizain talde bat bidali zuen, gatazkaren gune guztietan odol-ospitaleak jartzeko. Guduaren urratzean, sentimenduek bakarrik ematen diete indarra eta kemena soldadu espainiarrei: itxaropenak, maitasunak... Erizainak eta soldaduak, gizonak eta emakumeak su-lerroaren alde banatan, gerraren lekuko zuzenak.

PertsonaiakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «La duquesa de la Victoria vuelve a Melilla» La Crónica independiente 2017/11/14.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.