Tibors de Sarenom

trobairitz edo emakume trobadorea

Tibors de Sarenom edo Tibors Sarenomgoa (Orange, Frantzia; ca. 1130 – 1198) lehendabiziko trobairitz ezaguna izan zen; trobadoreen ospe altuenaren garaian, Okzitanierazko literaturaren garai klasikoan, bizi izan zena.

Tibors de Sarenom
Bizitza
JaiotzaOrange, 1130 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Frantzia
Heriotza1198 (egutegi gregorianoa) (67/68 urte)
Familia
AitaWilliam of Aumelas
AmaTiburge of Orange
Ezkontidea(k)Bertrand I of Baux (en) Itzuli  (1165 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako okzitaniera
Jarduerak
JarduerakTrobairitza, poeta, musikagilea eta idazlea
MugimenduaErdi Aroko musika
trobadore eta trobairitzen poesia

Musicbrainz: 7941fd63-e5cf-4b14-92cf-b96ee3cfb239 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Na Tibors si era una dompna de proensa dun castel d'En Blancatz que a nom sarrenom. Cortesa fo et enseignada. Auinens e fort maistra e saup trobar. E fo enamorada e fort amada per amor, e per totz los bos homes daquela encontrada fort honrada, e per totas las ualens dompnas mout tensuda e mout obedida. E felz aquestas coblas e mandet las al seu amador. Bels dous amics ben uos puesc en uer dir.[1]

'Na Tibors Probentzako andre bat zen, En Blacatz gaztelukoa, Sarenom izenekoa. Kortesa eta ikasia zen, dohatsua eta oso jakintsua. Eta poemak idazten zekien.. Eta maitemindu egin zen eta maitemindu zituen eta eskualde hartako gizon on guztiek ohoratu zuten handikiro, eta baliozko andre guztiek miresten zuten eta begirunea zioten. . .'

— Tiborsen vida edo biografia laburretik.[2]

Tibors vida izeneko okzitaniar biografia laburra duen zortzi trobairitzetako bat da. Biografia horiek sarri idealagoak ziren benetakoak baino eta, gainera, Tibors Okzitanian garai hartan izen arrunta izateak areago zailtzen du bere benetako biografia ezagutzeko lana.

Tiborsen gurasoak Gilen Omelasko eta Tibors Aurengako izan ziren. Tibors Aurengakok Sarenom izeneko gaztelua eraman zion senarrari dote bezala, seguruenik Sérignan-du-Comtat Probentzan edo Sérignan Roussillonen. Historialari eta ikerlariei lana zailtzeko, Tibors and Gilenek bi alaba izan zituzten eta biei jarri zieten Tibors izena (amaren omenez). Izan liteke, gainera, Tibors Aurengakoa izatea trobairitza, baina ez da uste. Tibors and Gilen 1129 edo 1130erako ezkonduta zeuden eta alabak laster izan zituzten, zeren 1150erako hauek ere ezkondurik zeunden. Ostera, trobairitza alaba zaharrena, Tibors Sarenomgoa, izan zela uste da eta gazteenari Tiburgette deitzen zioten.[3]

Raimbaut Orangeko, trobadore edo koblakari ezaguna, Tibors and Gilenen seme gazteena zen eta Tibors Sarenomgoaren eta Tiburgetten neba gaztea, beraz. 1150 edo 1155ean ama hiltzean, Raimbaut umea zen eta Tibors Sarenomgoaren, bere arreba nagusienaren, eta haren bigarren senar zen Bertran Bauskoren zaintzapean utzi zuten. Urte horretan bertan, aitaren testamentuan Tiburgettek ezkontza oparia jaso zuen eta bertan alaba nagusienari trobairitzari autre Tiburge (‘beste Tibors’) izendatzen zaio.[3]

1150 edo 1155erako, beraz, Tibors Sarenomgoaren lehen senar Goufroy Mornasko hila zen (ez zuten umerik izan) eta bigarren aldiz ezkondua zen Bertran Bauxkorekin, zeinekin hiru seme izan zituen gutxienez, hirurak trobadoreak: Uc, Barral Marseilakoaren aita; bertran, Raimonen aita; eta Gilen (Gaufroy edo Gaufred ere, beharbada).[3] Bigarren ezkontza horren ondorioz, 1173tik Orangeko printesa titulua eraman zuen (senarraren amarengandik heredatua).[4]

Bigarren senarra 1180an hil zitzaion eta uste da Tibors Sarenomgo handik denbora gutxira zendu zela 1181 edo 1182an, baina bere seme Ucen dokumentu batean (1198ko abuztuaren 13koa) esaten da bere ama Tiborsen aholkua jaso zuela.[3]

Olerki lana aldatu

Tiborsen poesia lanetatik cansó baten stanza edo ahapaldia baino ez zaigu geratu, eta hari lotutako trobairitzaren vida eta bukaeran razo edo azalpena (“E fetz aquestas coblas e mandet las al seu amador' ‘eta kobla hauek egin nituen eta maitaleari bidali nizkion’). [1]

Hala eta guztiz ere, 1220 eta 1245 artean egindako balada anonimo batean aipatua da, poesi joko batzuen epaile gisa

Hona iritsi zaigun bere lan bakarra:

Bels dous amics, ben vos posc en ver dir
que anc non fo qu'ieu estes ses desir
pos vos conven que.us tene per fin aman;
ni anc no fo qu'ieu non agues talan,
bels dous amics, qu'ieu soven no.us vezes;
ni anc no fo sazons que m'en pentis,
ni anc no fo, se vos n'anes iratz,
qu'ieu agues joi tro que fosetz tornatz;
ni [anc]. . .
Lagun gozo galanta, egiaz esan diezazuket,
ez naizela desira gabe izan sekula,
gogoko izan zenuenetik nire maitale kortesa izatea;
ez zen ezta garairik iritsi, lagun gozo galanta,
ez zintudala sarri ikusi nahi;
ez nintzen sekula damutu,
eta ez zen gertatu, haserre joan bazina,
poza sentitu nuenik, zu itzuli artean;
ezta [sekula]. . .[5]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Schutz, Alexander Herman. (1972 [1950]). Biographies des troubadours.. Ayer Publishing, XCV, 324. or. ISBN 0-8337-4000-8..
  2. H trobadoreen eskuizkributik, Lonbardiako kantu bilduma duena eta gaur egun Latin 3207 eskuizkribua dena Erromako Liburutegi Vatikanoetan.
  3. a b c d Bogin, Meg. (1976). The Women Troubadours. Scarborough: Paddington, 162-163 or. ISBN 0-8467-0113-8..
  4. Les biographies des troubadours en langue provençale. .
  5. Bogin, Meg. (1976). The Women Troubadours. Scarborough: Paddington, 80-81 or. ISBN 0-8467-0113-8..

Bibliografia aldatu

  • Bogin, Meg (1976). The Women Troubadours. Scarborough: Paddington. ISBN 0-8467-0113-8.
  • Bruckner, M. T.; Shepard, L.; White, S. (1995). Songs of the Women Troubadours. New York: Garland Publishing. ISBN 0-8153-0817-5.
  • Egan, Margarita (1984). The Vidas of the Troubadours. New York: Garland Publishing. ISBN 0-8240-9437-9.
  • Schutz, Alexander Herman (1972 [1950]). Biographies des troubadours. Ayer Publishing. ISBN 0-8337-4000-8.

Kanpo estekak aldatu