Tiberio (Justiniano II.aren semea)

Tiberio (grezieraz: Τιβέριος: Τιβέριος, latin:Tiberios; Tiberius) (705711) Justiniano II.a Bizantziar enperadorearen seme bakarra; haren ondorengoa izan behar zen hain gazte hilko bazuten. Justinianoren bigarren emaztearen, Theodora Khazariakoaren, semea zen.

Tiberio (Justiniano II.aren semea)

bizantziar enperadore

Bizitza
JaiotzaKhazariar, 705 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Bizantziar Inperioa
HeriotzaKonstantinopla711ko abendua (egutegi gregorianoa) (5/6 urte)
Familia
AitaJustiniano II.a
AmaTheodora of Khazaria
Anai-arrebak
LeinuaHeraclian dynasty (en) Itzuli
Jarduerak

Biografia aldatu

Justiniano eta Teodora 704 inguruan ezkondu ziren eta Tiberio hurrengo urtean jaio zen. Urte horietan enperadorea erbestean zegoen, Khazariar artean. Justinianok Bizantziar Inperioaren tronoa berreskuratu zuen eta, ondorioz, Tiberio eta haren ama Konstantinoplara deituak izan ziren. Han semea aitarekin batera koenperadorea izendatu zuen. Ondoren oso berri gutxi dugu haurrari buruz. Badakigu 711aren hasieran Konstantino Aitasantuaren harrera-festan parte hartu zuela. 711aren amaieran Justiniako tronutik kendu eta hil zuten; amak eta semeak, orduan, Santa Maria elizan babestu ziren baina Filipikoren jarraitzaileak handik atera zituzten eta hil arazi zituzten. Hiltzaileak bi patrizio izan ziren: Mauros eta Joan Estroutos.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu