Ireki menu nagusia

Thomas Ruggles Pynchon, Jr. (Long Island, New York, AEB, 1937ko maiatzaren 8a) estatubatuar idazlea da.

Thomas Pynchon
Bizitza
Jaiotza Long Island1937ko maiatzaren  8a (82 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Manhattan
Hezkuntza
Heziketa Cornell Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, eleberrigilea, saiakeragilea eta zientzia-fikzio idazlea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada
IMDb nm1535410

BiografiaAldatu

Erabiltzen dituen teknika narratibo esperimentalengatik da batez ere ezaguna, argudio eta gai oso konplexuetan oinarriturik beti. Eleberri ospetsuena "Grabitate ortzadarra" (1973) du, National Book Award sariaren irabazlea (Estatu Batuetako liburu-sari nagusia).

Thomas Pynchonek ingeniaritza-ikasketak egin zituen, Cornell Unibertsitatean, baina ikasketak bukatu gabe, itsas armadan sartu zen. Soldadutzatik itzuli zenean ingeles hizkuntzako lizentzia atera zuen (1958). Boeing Aircraft konpainiarentzat lan egin zuen bi urtez, bere lehen eleberria argitaratu baino lehen: V (1963). Bere beste eleberriak "49. sailaren enkantea" (1966) eta Vineland (1990) dira.

Pynchonen liburuek gizarte-sare erraldoi bat erretratatzen dute, Bigarren Mundu Gerran sortu ziren industria, gudaroste, masa-hedabide eta aisialdi-sistemez osatua. Gainera, sare horren sorrera nolakoa izan zen zehazten du, Europako enpresa librean dituen sustraietatik hasita garai modernoraino, Estatu Batuen sorrera ahaztu gabe. Oso eleberri zabalak dira, eta oso zehatzak, gertaera historikoak, teoria zientifikoak eta herri-kulturari buruzko xehetasunak azaltzerakoan. Pertsonaia asko agerrarazten ditu, elkar gurutzatzen diren eta sarritan erabat osatu gabe utzitako argudioen bidez. Teknika narratibo desberdinak baliatzen ditu satira, umorea, azpilana gizarte modernoaren erdian bizi den gizakiaren alienazioaren irudi iluna baina ez esperantzarik gabea marrazteko.

ObraAldatu

ErreferentziakAldatu