Ireki menu nagusia

Thomas Randall Mann Jr. (Portland, Oregon; 1991ko irailaren 27a) estatubatuar aktorea da. Bere lan ezagunena Project X pelikulan eginiko Thomas Kuben antzezpena da.

Thomas Mann
Thomas Mann (30703712211).jpg
Bizitza
Jaiotza Portland1991ko irailaren 27a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Jarduerak
Jarduerak aktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea
IMDb nm3287038

Lehen urteakAldatu

Mann Portlanden, Oregon, jaio zen, baina Dallasen bizi izan da bi urte zituenetik. Molly izeneko arreba gazteago bat dauka. Haurra zenean bere eskolako antzerki obretan parte hartu zuen. Gaur egun oso harreman onak mantentzen ditu Project Xeko lankideekin.

Aktore ibilbideaAldatu

2009.urtean, Mannek hasiera eman zion bere aktore ibilbideari Nickelodeon kanalak emitituriko iCarly deituriko programa batean. 2010eko urrian, Mannek lehen aldiz pelikula batean hartu zuen parte. Hau It's Kind of a Funny Story deituriko komedia-dramazko pelikula zen eta bertan Emma Roberts eta Zach Galifianakisekin egin zuen lan. Urte berean, Mann aukeratu zuten Project X komediazko pelikulako protagonista gisa. Filmaketa urte bereko ekainean hasi zen Los Angelesen, Kalifornia, 12 milioi dolarretako aurrekontuarekin. Nahiz eta pelikulak kritika negatiboak jaso kritikoen eskutik, hau oso arrakastatsua izan zen eta mundu mailan 100 milioi dolar baino gehiago bildu zituen. 2011ko apirilean Thomas Mann Paramount Picturesek produzituko zuen Fun Size pelikulako protagonista gisa baieztatu zuten.

FilmografiaAldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2010 It's Kind of a Funny Story Aaron Fitzcarraldo
2012 Project X Thomas Kub
Fun Size Roosevelt Leroux
2013 Hansel and Gretel: Witch Hunters Benjamin "Ben" Wosser
Beautiful Creatures Wesley "Link" Lincoln
As Cool as I Am Kenny
2014 Welcome to Me Rainer Ybarra
2015 The Stanford Prison Experiment Prisoner 416
Barely Lethal Roger Marcus
The Preppie Connection Tobias Hammel
Me and Earl and the Dying Girl Greg Gaines
Some Freaks Matt
Blood Father Jason
Outliving Emily
2016 Brain on Fire Stephen
Kong: Skull Island