Ireki menu nagusia

Thomas Girtin (Londres, 1775ko otsailaren 181802ko azaroaren 9) Ingalaterrako margolari eta grabatzaile ospetsua izan zen. Akuarela teknikari balio berria eman zion.[1]

Thomas Girtin
Thomas Girtin (1775-1802) by Henry Edridge.jpg
Bizitza
Jaiotza Londres1775eko otsailaren  18a
Herrialdea  Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Britainia Handiko Erresuma  1801)
Heriotza Londres1802ko azaroaren  9a (27 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: tuberkulosia
Irakaslea(k) Thomas Malton Itzuli
Jarduerak
Jarduerak margolaria, akuafortista eta graphic artista Itzuli
Lantokia(k) Londres eta Paris

Eduki-taula

HistoriaAldatu

Southwark barrutian jaio zen, Londresen. Haren aita eskubileen ekoizle aberatsa zen, higanoten ondorengo zuzena. Oraindik haurra aita galdu zuen eta haren ama berriro ere ezkondu egin zen. Haren aitaordea marrazkilaria zen, Vaughan abizenekoa. Vaughanekin haurrak marrazten ikasi zuen eta Thomas Maltonen marrazki-eskolan apuntatu zuten. Ondoren, Edward Dayes (1763-1804) akuarela-margolariaren aprendiza izan zen.

Gazte garaietan J. M. W. Turner margolariaren laguna izan zen; harekin bidai-liburuetarako marrazkiak eta irudi orriak egin zituen. Girtinen lehenengo paisaiak XVIII. mendeko paisaia topografikoak bezalakoak ziren baina poliki-poliki estilo propioa landu zuen. Bere estiloa erromantikoa zen eta ondorengo margolaritza ingelesean eragin handia izan zuen. Tuberkulosiren eraginez oso gazte hil zen, 27 urte zituelarik.

GaleriaAldatu

Kronologikoki:

BibliografiaAldatu

  • ROBB, David (1951). The Harper History of Painting: The Occidental Tradition. New York: Harper & Brothers. OCLC 517655

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Girtin