Thomas Blanchard (1788ko ekainaren 24a - 1864ko apirilaren 16a) asmatzaile estatubatuar emankorra izan zen eta hogeita bost asmakuntza baino gehiago patentatu zituen.

Thomas Blanchard

Bizitza
JaiotzaSutton (Massachusetts)1788ko ekainaren 24a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSpringfield1864ko apirilaren 16a (75 urte)
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea
Jasotako sariak

Bizitza aldatu

Suttonen (Massachusettsen) jaio zen. 1806an egindako eta patentatutako lehen makina, metalezko tatxetak fabrikatzeko makina izan zen, minutu bakoitzeko bostehun tatxet egin ahal izateko, eskuz egindakoak baino askoz hobeto. Makina honetarako eskubideak 5.000 dolarretan saldu ostean, Blanchard-ek suzko armak mekanizatzeko arreta jarri zuen eta prozesua dinamizatzeko makina bat asmatu zuen. Makina horrek zehazki kopiatzeko tornu bat zen armen kanoiak mekanizatzeko. Springfield arsenalak kontratatu zuen eraikuntzan zegoenean, eta 1820an makina amaitu zuen.

Gero, garraiogintzan jarri zuen arreta eta treneak asmatu aurretik "lurrun-motorra" asmatu zuen, Connecticut ibaia igotzeko gai zen lurrunontzia sortu eta 1831. urtean patentatu zuen. 1851ean, zur lodiak eta sendoak okertu zitezkeen makina bat diseinatu eta eraiki zuen. Lorpen garrantzitsuez gain, Blanchard-ek hainbat makina diseinatu zituen paperak mozteko eta tolesteko gutun-azalak sortzeko.