Thimphu[1] (Tibeteko idazkeraz: ཐིམ་ཕུག།) Bhutango hiriburua da. 79.185 biztanle inguruko populazioa du, estatuko hiri nagusia izanik, eta 2.320 metroko garaieran dago. Thimphu barrutiaren burua da, bestetik. Thimphu semaforoak ez dituen munduko hiriburu bakarra da.

Thimphu
ཐིམ་ཕུ
hiria
Administrazioa
Herrialdea Bhutan
EstatuaBTN
Izen ofizialaཐིམ་ཕུག། (Thimphu)
Jatorrizko izenaཐིམ་ཕུ
Geografia
Koordenatuak27°28′17″N 89°38′01″E / 27.4714°N 89.6337°E / 27.4714; 89.6337
Map
Azalera27 km²
Altuera2.321 m
Demografia
Biztanleria114.551 (2017)
35.366 (2005)
Dentsitatea4.242,63 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1955
Telefono aurrizkia232, 233, 234
Ordu eremuaUTC+06:00
thimphucity.bt

Deskribapena aldatu

Txu ibaiaren ondoan eraikia dago. Hiria mendebaldeko Wang Chhu harana aldera zabaldu da. Tashichho Dzong aldean gobernuko eraikinak eta zerbitzuak biltzen dira. Azken hamarkadetan, landatik sortutako exodoari esker, hiriak asko handitu da eta, ondorioz, erdigunea berreraiki da eta inguruan auzo berriak sortu dira. Norzim Lam kalea erdigunearen nagusia da. Orain gutxi berritua, bertan, denda eta jatetxe asko dago.

Erregulazio ofizial baten arabera, eraikin guztiak estilo tradizionalean diseinatu egin behar dira, margo eta sinbolo budistekin apainduak. Hiriaren lantegiak zubi nagusiaren hegoaldean daude. Herrialdearen modernizazioarekin batera, Thimphun gero eta bulego eta zerbitzu gehiago ari dira sortzen. Dena dela, inguruan basoak dira nagusi.

 
Denda eta zerbitzu asko irekitzen ari da.

Historia aldatu

Thimphu hiri modernoa da. 1950. urte baino lehen herrixka batzuk ziren, tartean Motithang, Changangkha, Changlimithang, Langchupakha eta Taba, gaur egun hiriaren barrutiak bihurtuta. Bhutango hiriburua, bestetik, Punakhan zegoen. 1952an, baino, herrialdean egiten ziren erreformen artean, hiriburua Thimphura eramatea erabaki zen eta horrek inguru honen erralitatea erabat aldatu egin zen.[2]

Historikoki, 1885an Thimphun gertaera historikoa eman zen: gaur egun Changlimithang kirol-ingurua den tokian guda garrantzitsu bat eman zen eta horri esker Ugyen Wangchuck Bhutango lehen erregea herrialde osoa kontrolatu zuen. Geroztik inguru horrek garrantzi handia izan du bertakoentzat. Egun han dagoen Changlimithang estadioa 1974an eraiki zen.

Wangchuck dinastiarekin herrialdea bakea eta progresoa ezagutu du. Azkeneko erregeak herria erreformen bidean jarri dute. Hirugarren erregeak, Jigme Dorji Wangchuck, aspaldiko feudalismoaren egiturak aldatu zituen, lurrak banatuz, morrontza ezabatuz eta fiskalitatea aldatuz. Halaber legeetan aldaketa asko egin zuen. Erreforma horien artean hiriburutasuna Thimphura eramatearena agindu zuen. 1961an hiriburu ofiziala izendatu zen. Laugarren erregeak, Jigme Singye Wangchuck, herrialdea ireki zuen eta erreforma ekonomikoen bidean jarraitu zuen, horretan Indiaren laguntza izanik.

Poliki-poliki mundu mailako erakundetan bat egin zuen Bhutan eta 1971an Nazio Batuetan sartu zen. Ondorioz ere, mundu osoko diplomaziak eta erakundeak hiriburuan instalatu ziren eta horrek Thimphuren handitze azkarra ekarri zuen.[2]

 
Jigme Khesar Namgyel Wangchuck, bosgarren erregea.

Politika aldatu

Jigme Singye Wangchuckek, laugarren erregeak, 1953an Nazio Biltzarra ezarri zuen eta botere betearazle guztiak ministro batzarrearen eskuetan jarri zuen; hauteskundeak 1998an egin ziren. Parlamentoak, bestetik, konfidantza falta dela eta, erregea kentzeko boterea du. 2001ean Nazio Batzorde batek Bhutango Erresumaren konstituzioa prestaketari ekin zion. 2005ean, laugarren erregeak boterea bere semearen eskuetan utzi zuen, Jigme Khesar Namgyel Wangchuck printzea. Prozesu horretan erregimen monarkiko absolutoa monarkia demokratikoa eta palamentarioa bihurtu zen. Estatuaren helburu nagusia Nazio Zoriontasun Gordina da, Nazio Produktu Gordinaren parekoa.[3]

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Thimphu)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 12.3 14.4 16.4 20.0 22.5 24.4 24.9 25.0 23.1 21.9 17.9 14.5 19.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.9 7.5 10.2 13.6 17.8 19.8 20.2 20.4 19.1 16.2 11.5 6.7 13.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −2.6 0.6 3.9 7.1 13.1 15.2 15.4 15.8 15.0 10.4 5.0 −1.1 8.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 15 41 23 58 122 246 373 345 155 38 8 3 1427
Iturria: Weatherbase [4]

Barrutiak aldatu

Hirian barruti hauek bereizi dira:

  • Abegi-barrutia
  • Changangka
  • Changzamthok
  • Chubachu
  • Jungshina
  • Kawajangsa
  • Langjupaka
  • Motithang
  • Sangyegang
  • Yangchenphug
  • Zamazingka
  • Ziluka
 
Hiriaren panoramika.

Monumentuak aldatu

 
Tashichho Dzong, XVII. mendeko gotorleku eta monasterio budista, gobernuaren egoitza 1952tik.
Tashichho Dzong
gotorleku eta monasterio budista, hiriaren iparraldean.
Simtoka Dzong
Sangak Zabdhon Phodrang bezala ezaguna (Mantra Sekretuen Esanahi Sakonaren Jauregia euskaraz), tradizioaren arabera Shabdrung Ngawang Namgyalk Buthango bateratzaileak 1629an eraiki zuen. XVII. mendean eraso ugari pairatu zuen eta konponketa ugari ezagutu zituen. Hiritik 5 kilometrotara dago.
Cheri monasterioa
baita ere Chagri Dorjeden monasterioa bezala ezaguna. Budismoaren Drukpa Kagyu joerarako 1620an eraikia.
Dechen Phodrang monasterioa
"Gozamen Handiko jauregia" monasterio budista da, hiriko iparraldean. Jatorriz han zegoen Tashichho Dzong. 1971an eskola monastikoa bihurtu zuten. Objektu interesgarri asko ikus daiteke: XIII. mendeko margolanak, Shabdrung-go estatua bat, Buda bat...
Dechencholing jauregia
Thimphuko haranaren iparraldean dago. Erregearen amonaren egoitza zen.
Tango monasterioa
XIII. mendean sortua, gaur egungo eraikina 1688koa da. Tokia budismoan sakratua da.
Buda Dordenmaren estatua
Brontzezko estatua erraldoia. 100 metroko alturakoa, eraikitzen ari da.
Chorten oroitarri
Hiriaren erdialdera dagoen estupa. Jigme Dorji Wangchuckren, Bhutango hirugarren erregearen oroimenez eraiki zen, 1974an. 2008an berritua izan zen.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. 38. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-03-30).
  2. a b .
  3. .
  4. Weatherbase: Historical Weather for Thimphu, Bhutan. Weatherbase (Noiz kontsultatua: 2011-12-10).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu